Edukira joan

Paronimia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Paronomasia, paranomasia (latinetik, paronomasĭa, eta hau grezieratik παρονομασία), paronimia ere deitua eta batzuetan prosonomasia halaber, figura erretoriko fonikoa da, paronimoak elkarren ondoan erabiltzean datza, hau da. itxura foniko bereko bi hitz elkarren ondoan. Itxura foniko bereko hitzak baina esanahi oso bestelako hitzak izan behar dute, hitz joko bat sortzeko.

Bi hitzen artean paronimia dagoela esaten da, bi hitzek antzeko itxura fonetiko-fonologikoa dutenean, baina bi hitzen artean, esanahi aldetik, inolako harremanik ez dagoenean.

Hizkuntza guztietan gertatzen den fenomenoa da. Euskaraz ere bai. Itxura aldetik antzekoak diren bi hitzak paronimoak direla esaten da.

Euskal paronimo batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • hasi / hazi
  • ari / hari
  • eruditu / iruditu
  • ikusi / ikasi
  • izena / izana
  • aditua / aritua
  • frogatu / probatu

Horra paronimian oinarritutako hitz-joko bat:

  • Mikel Zarate - Haurgintza minetan. "Zuok pekatariok, izenez katolikoak baina izanez katilukoak..."

Izena / izana; katoliko / katiluko, paronimian oinarrituriko hitz-jokoa.

  • Latinezko esaldi klasikoa: Ad augusta per angusta ("Gorenera zailtasunean zehar")
  • Italierazko Traduttore, traditore ("Itzultzaile, traidore": itzulpenean, mezuaren esanahia aldatzeko arriskua gertatzen delako, ñabarduraren bat galdu delako edo).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.