Paroxetina
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ohar medikoa
Paroxetina konposatu organikoa da, C19H20FNO3 formula duena. Konposatu organofluoratua eta eter bat da. Solido zuria da. Narritagarria da[1].
Paroxetina serotoninaren birkaptazioaren inhibitzaile selektiboa eta ezaugarri hori medio botika gisa usatzen dadepresio-nahasmendu larria, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, antsietate-nahasmendu soziala, izu-nahasmendua, trauma osteko estresaren nahasmendua, antsietate-nahasmendu orokortua eta menstruazioaren aurreko disforia-nahasmendua tratatzeko. Espainian Araxapel, Daparox, Frosinor eta Motivan markekin eta botika generiko gisa merkaturatzen da[2]. Frantzian Deroxat eta Divarius markarekin eta generiko moduan merkaturatzen da[3]. Ahoz hartzen da pilula moduan.
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paroxetinaren sintesia hainbat urratsetako prozesua izaten da, arekolina eta 4-fluorofenilmagnesio bromuroarekin (FC6H4MgBr) erreakzionaraziz Grignarden erreakzio baten bidez abiatzen dena[4].
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albo-ondorio arrunten artean daude zefalea, bertigoa, logura, ahoaren lehortasuna, apetitu-galera, gehiegizko izerdia, insomnioa, goragalea, ahuleria neuromuskularra, idorreria eta beherakoa. Oso ohikoak ez diren kontrako erreakzioen artean daude urduritasuna, antsietatea, dardara, parestesiak, mialgiak, palpitazioak, basodilatazioa, jarrera-hipotentsioa, libidoaren murrizketa, inpotentzia eta hematomak.[5] Sortzetiko eritasun bat izateko arrisku txikiekin ere lotu daiteke.[6][7]
Arriskuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abstinentzia-sindromea ohikoagoa izan daiteke paroxetinarekin klase bereko beste antidepresibo batzuekin baino.[8] Ikerketa batzuek haur eta nerabeen pentsamendu eta joera suizidekin lotu dute paroxetina.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Paroxetine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ «★ Medicamentos con paroxetina 🥇» www.vademecum.es (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ Paroxetine. .
- ↑ Kleemann, A. (2014). Antidepressants. Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry 7th ed.. John Wiley & Sons.
- ↑ (Gaztelaniaz) Rodriguez Carranza, Rodolfo. (2013). Vademécum Académico de Medicamentos. Mexiko Hiria: McGraw-Hill, 509 or..
- ↑ (Ingelesez) «Committee Opinion No. 354: Treatment With Selective Serotonin Reuptake Inhibitors During Pregnancy» Obstetrics & Gynecology 108 (6): 1601–1604. doi:..
- ↑ (Ingelesez) Yonkers, Kimberly A.; Blackwell, Katherine A.; Forray, Ariadna. (2014). «Antidepressant Use in Pregnant and Postpartum Women» Annual review of clinical psychology 10: 369–392. doi:. ISSN 1548-5943. PMID 24313569. PMC 4138492..
- ↑ (Ingelesez) Hosenbocus, Sheik; Chahal, Raj. (2017-3-6). «SSRIs and SNRIs: A review of the Discontinuation Syndrome in Children and Adolescents» Journal of the Canadian Academy of Child and Adolescent Psychiatry 20 (1): 60–67. ISSN 1719-8429. PMID 21286371. PMC 3024727..
- ↑ (Ingelesez) Apter, Alan; Lipschitz, Alan; Fong, Regan; Carpenter, David J.; Krulewicz, Stan; Davies, John T.; Wilkinson, Christel; Perera, Philip et al.. (2006). «Evaluation of Suicidal Thoughts and Behaviors in Children and Adolescents Taking Paroxetine» Journal of Child and Adolescent Psychopharmacology 16 (1-2): 77–90. doi:. ISSN 1044-5463..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
