Parsec

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Parsec bat (pc) luzera unitate bat da astronomian erabilita. Izena ingelesetik dator parallax of one arc second (arku segundo baten paralelajea).

Lurraren orbitako erradioa da astronomoek paralelajea zehazteko erabiltzen den bereizketa basikoa. Paralelajea arku segundotan neurtzen da (60 arku segundo = minutu 1; 60 arku minutu = gradu 1). Paralelaje trigonometrikoan oinarritzen da, izarretara dagoen distantzia neurtzeko sistemarik zaharrena.

Izar baten paralelajea arkuko segundo 1 bada, bere distantzia parsec bat izango da. Honela distantzia eta paralelajearen arteko erlazioa defini daiteke:


 d= \frac 1 p


d parsec-etan dagoen distantzia da eta p paralelajea da arku segundotan.

1 parsec = 3,26 argi-urte = 31 bilioi kilometro


Eguzkitik gertuen dagoen izarra hiru izarrez osaturiko Alpha Centauri sistema da eta bere paralelajea 0,76 arku segundokoa da, beraz 1,31 parsec-era dago eta 4,28 argi-urtera.

Definitzeko beste modu bat honako hau da: bi objekturen arteko distantzia euren artean unitate astronomiko bateko distantia badago eta arku segundo bateko aldea dutela ematen badu.

Beraz:

360×60×60/2 π UA ≈ 2,0626480625×105 UA ≈ 3,08567758066631×1016m ≈ 3,26 argi-urte.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parsec Aldatu lotura Wikidatan