Parsonage udarea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Parsonage udarea Europako udareondoaren (Pyrus communis) kultibar bat da, jatorria duena New Rochellen (New York, Estatu Batuetako ipar-ekialdean)[1]. Jatorrizko zuhaitza R. U. Morgan erretorearen apez-etxean (parsonage, ingelesez) zegoen eta fruitu asko eta zaporetsuak ematen zituen. 1857an, Stephen P. Carpenter-ek ezagutzera eman zuen.

Urte haietan, New Rochelle ezaguna zen zuhaitzaken eta zuhaixken hedapenagatik. Higanotak bereziki trebeak ziren fruituak eta loreak garatzen. 'Churchland' eta 'Huntington' udare barietateak ere bertan sortuak dira, baita Lawton masusta ere[2].


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Downing, A.J. (1853). The Horticulturist, And Journal Of Rural Art And Rural Taste. James Vice Jr.
  2. Nichols, Herbert B. (1938). Historic New Rochelle. The Board of Education, New Rochelle. pp. 85

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]