Parte Zaharra (Donostia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Parte Zaharra
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria

Donostiako Alde Zaharra, Euskal Herria.jpg

Fermin Kalbeton kalearen irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 19′ 24″ N, 1° 59′ 06″ W / 43.323333°N,1.985°W / 43.323333; -1.985Koordenatuak: 43° 19′ 24″ N, 1° 59′ 06″ W / 43.323333°N,1.985°W / 43.323333; -1.985
Parte Zaharra hemen kokatua: Euskal Herria
Parte Zaharra
Parte Zaharra
Parte Zaharra hemen kokatua: Gipuzkoa
Parte Zaharra
Parte Zaharra
Parte Zaharra (Donostia) hemen kokatua: Donostia erdigunea
Parte Zaharra (Donostia)
Parte Zaharra (Donostia)
Parte Zaharra (Donostia) (Donostia erdigunea)

Parte Zaharra Donostiako (Gipuzkoa) auzorik famatu eta zaharrena da, Urgull mendiaren magalean kokatua. 6.083 biztanle ditu.[1] Parte Zaharra da auzoaren izena usadioan,[2] auzotarren artean[3] eta izendegi ofizialean;[4] hala ere, edozein hiritako gunerik zaharrena aipatzeko balio duen alde zaharra izen generikoa ere erabiltzen da batzuetan.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urgull mendia, Bulebarra, Donostiako portua eta Urumea ibaiaren artean hedatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendearen amaieraldera Donosti sortu zen unetik 1863an Donostiako harresiak erautsi ziren arte hauxe izan zen hirigunea. Gaur egun harresi horien aztarnak Donostiako portuan eta Bulebarreko lurrazpiko aparkalekuan ikusgai daude.


Donostiako portua eta Donostiako alde zaharra, Santa Klara uhartetik ikusita.


Halere, auzoaren egitura erlatiboki berriagoa da, XIX. mendearen lehen herenean osatu baitzen.

1813ko abuztuaren 31ko Donostiako setioaaren ondorioz guztiz suntsitu bazen ere (Abuztuaren 31 kalea besterik ez zen zutik gelditu), hiriko eraikin zaharrenak auzo honetan mantentzen dira. Hurrengo 36 urteetan zehar berreraiki zen. Zutik gelditu ziren eraikin bakarrak Trinitate kaleko etxeak, gaur egungo Abuztuaren 31 kalea, eta hiru eraiki erlijiotsu izan baitziren, Santa Maria basilika (XVIII. mendea), San Bizente eliza (XVI. mendea) eta San Telmo komentua (XVI. mendea, gaur egun San Telmo museoaren barnean). Parte Zaharra hurrengo 36 urteetan zehar berreraiki zen.

1863 urtera arte Donostiako hirigunea auzo honek osatzen zuen. 1863ko apirilaren 22an, Errege Dekretu batek Donostia gotorleku militarra izatetik utzi ziola zioela eta, agintariek Parte Zaharra inguratzen zuten harresiak eraitsitzeko baimena eman zen, honela Bulebarretik hegoaldera egungo Donostiako hiriguneko zabalgunea eraikitzeko, eta Donostiako ekialdeko zabalgunea, Urumea ibaiaraino. Une hartantxe Donostiak 15.000 biztanle zituen, haitetatik 10.000 inguru 10 hektarea gutxi gorabehera zituen Parte Zaharreko harresitutako eremu honetan bizi ziren.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako tabernetan zerbitzatutako pintxoak oso preziatuak dira eta auzo honetako turismo erakarpen bilakatu dira, nahiz eta inguruko auzo eta herrietara ere zabaldu den sukaldaritza mota hori.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urgull mendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzotar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Parte Zaharra», Donostiako Udalaren webgunea.
  2. «Donostiako alderdi bati, ezagunetan ezagunena, Parte Zaharra deitzen genion guztiok, urtea joan eta urtea etorri, eta lasai bizi ginen, halaz ere. Orain berriz, Alde Zaharra bihurtu zaigu, mintzatzen ez den herriaren ondorioz [...].»
    Koldo Mitxelena: «Atarikoak», in Ibon Sarasola (1997), Euskal Hiztegia, Kutxa, ISBN 8471733021.
  3. Parte Zaharrean Bizi, auzotarren elkartea.
  4. Donostiako auzoen izenak, Donostiako Udalaren webgunean.
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia