Partido Aragonés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Partido Aragonés
Datuak
Izen laburraPAR
MotaEspainiako alderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiaerregionalismoa, autonomismoa eta liberal conservatism (en) Itzuli
Kokapen politikoazentrismo eta zentro-eskuin
Agintea
LehendakariaArturo Aliaga López (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1978ko urtarrila
Koloreak    
webgune ofiziala

Partido Aragonés edota PAR (aragoieraz: Partito Aragonés; katalanez: Partit Aragonès; euskaraz: «Aragoiar Alderdia») Aragoiko zentro-eskuineko alderdi politiko bat da, bere burua aragoiar nazionalistatzat deskribatzen duelarik.

1978ko urtarrilean Hipólito Gómez de las Roces eta beste hainbatek sortu zuten. 1990eko hamarkadara arte Partido Aragonés Regionalista (euskaraz: «Aragoiar Alderdi Erregionalista») zeritzon, ordutik aurrera aragoiar nazionalismo moderatuaren alde jo zuelarik.

PAR alderdiak katalanaren hizkuntz batasunaren aurkako jarrera du, Sartaldeko Zerrendan mintzatzen den katalan hizkuntza aragoieraren aldaera ezberdinak direla baieztatzen duelarik, hori dela eta, 2009ko Aragoiko Hizkuntz Legearen aurka azaldu zen. Aragoiko administrazioaren berrantolaketa eta autonomia erkidegoaren deszentralizazioaren aldekoa da, halere, maiz Alderdi Popularrari babes eman izan dio.

Rolde Choben izeneko gazte erakundea ere badu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika
Aragoi
Artikulu hau Aragoiko politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.