Edukira joan

Parvaneh Kazemi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parvaneh Kazemi
Bizitza
JaiotzaTeheran, 1970 (54/55 urte)
Hezkuntza
HeziketaTeherango Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea, mendiko gidaria eta matematikaria

Parvaneh Kazemi (Teheran, Iran, 1970) matemarikaria, mendizale profesionala eta mendiko gidaria da. Bost zortzimilakotan izan da, eta Everesteko eta Lhotseko gailurretara astebetean heldu den lehen emakumea da 2024ra arte. Munduari erakutsi nahi dio goi mendia emakumeentzako tokia ere badela.[1]

Matematikaria da formazioz, Teherango Sharif Teknologia Unibertsitatean graduatu zen.[2] Irango neska batzuek ez duten pribilegioa izan zuela adierazi izan du, ikastekoa. Matematika ikasi, eta irakasle aritzea lortu zuen, gustuko lana zuen, baina mendi gidaria izateko utzi zuen irakasle lanbidea. Parvaneh, haren izenak "tximeleta" esan nahi du. Ondo doakion izena, metamorfosia bezalakoa izan baitzen haren aldaketa.[3]35 urterekin hasi zen mendira igoten. Aurretik zazpi zortzi urtez badminton jokalaria eta entrenatzailea izan zenez fisikoko ondo aurkitzen zen.

Lasaitasun bila hasi zen mendira igoten, mendizaletasunaz ezagupen handirik gabe. Ez dira ohikoak emakume mendizaleak Iranen, Ksazemik, ordea, bere helburua lortzeko borrokatu egin zuen hirumilakoetatik hasi, laumilako eta bostmilakoekin jarraituz, harik eta 2010ean Asiako gailurretan urrats handia eman zuen arte. Urte horretan Muztagh Ata (7.546m) zazpimilako gailurra zapaltzea lortu zuen eta hortik aurrera azkar jorratu zuen bere ibilbidea. 2011ko udaberrian Manaslura (8.163m) igon zen, bere lehen zortzimilakoa izan zen. Urte bereko udazkenean, berriz, Ama Dablam (6.856m) gailurrera emakumezko sherpa batekin.[4]

Ekinaren ekinez, berriz, 2012an, Everest (8.849 m) eta Lhotse (8.516 m) mendien gailurretara aste berean igo zen lehen emakumea bilakatu zen. Erronkagatik baino espedizioa merkeagoa izan zedin lotu zituen bi gailurrak astebetean.[3]Garai hartan ez zuen babeslerik eta bere aurrezkiak erabili behar izan zituen, baina bere helburua bete zuen: emakumeak goi mendietako profesionalak izan daitezkeela erakustea.[1]

Uste dut gaitasun matematiko eta logikoak asko lagundu izan didala; batez ere, espedizioak planifikatzeko eta erabaki egokiak hartzeko orduan. Mendia ez da lehiatzeko, baizik bakea eta lasaitasuna bilatzeko.[1]

Hainbat tokitan eman ditu hitzaldiak bere ibilbidea umiltasun eta pasioz kontatuz.[2][5][6]2024an Balmasedan (Bizkaia) izan zen bertako Balmaseda Mendi Taldeak gonbidatuta. Euskal Herriko mendietan Anboto izan da igon denetariko bat.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d ««Mendia ez da lehiatzeko, baizik bakea eta lasaitasuna bilatzeko»» Berria 2024-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
  2. a b dice, Laura Gracia. (2018-12-10). «La alpinista iraní Parvaneh Kazemi hoy miércoles en la Librería Desnivel» Desnivel.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
  3. a b Llamedo, Mara. (2022-03-15). «Parvaneh Kazemi: la profesora iraní que acabó subiendo hasta el techo del mundo» El Comercio: Diario de Asturias (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
  4. S.L.U, Barrabes Esquí Montaña. «La alpinista iraní del equipo Bestard, Parvaneh Kazemi, a por el Kanchenjunga | Blog Barrabes» www.barrabes.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
  5. «Una mujer iraní en el techo del mundo, Parvaneh Kazemi | Alumni UPV» www.alumni.upv.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
  6. Carbajal, J. M.. (2022-03-07). «La alpinista iraní Parvaneh Kazemi clausurará la Semana de Montaña de Cangas de Onís, el 11 de marzo» La Nueva España (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]