Pascal Couchepin
Itxura
Pascal Couchepin (Martigny, 1942ko apirilaren 5a) suitzar politikaria da, Suitzako Konfederazioko presidentea 2003an eta 2008an.
Zuzenbidea ikasi zuen Lausanako Unibertsitatean. Alderdi Erradikal Demokratikoan afiliatu zen eta Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen 1979tik 1998ra. 1984an Martignyko alkate izendatu zuten. 1998 eta 2009 artean Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen, eta Ekonomia eta Barne sailak zuzendu zituen. Suitzako gobernuak holokaustotik bizirik atera ziren juduei ordaina ordaintzearen aurka agertu zen.
Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 2003. eta 2008. urteetan.