Paskual Andagoiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pascual Andagoiakoa» orritik birbideratua)
Paskual Andagoiakoa
Bizitza
JaiotzaKuartango, 1495 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaCusco, 1548 (egutegi gregorianoa) (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta politikaria

Pascual Andagoia (Andagoia, Kuartango, Araba, 1495Cusco, Peru, 1548ko uztailaren 18a) Espainiako Armadako militarra, konkistatzailea eta esploratzailea izan zen. Panama Hiriaren sortzaileetako bat izan zen, bai eta europarrentzat Peru aurkitu zuena ere.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte zelarik itsasoratu zen, 19 urte zituela, Erdialdeko Amerikarantz. Panama izan zen lehenengo geldialdia haren ibilbidean, eta bertan Pedro Arias Dávilaren taldekidea izan zen hiriburua sortzean 1519an. Bi urte geroago, Kolonbiako kostalde atlantikotik barrena ibili zen, San Juan ibairaino, eta gobernadore izendatu zuen bere burua. Amerindiarrekin izugarriki krudela izan omen zen agintean. Inka Inperioaren berri izan zuen, eta baita urre eta zilar ugari zituen Pirú izeneko lurraldearena ere. Gaixorik, Francisco Pizarro, Diego de Almagro eta Hernando de Luqueren esku utzi behar izan zuen lurralde hori konkistatzeko eginkizuna.

Gorabehera batzuen ondoan (Santo Domingon egon zen erbesteraturik), Panamara itzuli zen 1534an. Bertako gobernadore izendatu zuten 1539an. Hego Amerikara itzuli zituen berriz ere begiak, eta Pizarroren aurkako gudan galdu zuen bizitza (Cusco, 1548). Relación de los sucesos de Pedrarias Dávila en las provincias de Tierra Firme y Castilla del Oro idatzi zuen obran Davilaren eta bere bizitzaz gainera, Peruko konkista ere kontatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]