Pasealeku Berria (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pasealeku Berria

Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Parte Zaharra
Дождливый день осени 2013 - panoramio.jpg
Pasealeku Berria: Santa Klara uhartea, Kontxako badia eta Igeldo mendiaren ikuspegia.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Pasealeku Berria hemen kokatua: Euskal Herria
Pasealeku Berria
Pasealeku Berria
Pasealeku Berria hemen kokatua: Gipuzkoa
Pasealeku Berria
Pasealeku Berria
Pasealeku Berria hemen kokatua: Donostia erdigunea
Pasealeku Berria
Pasealeku Berria
Koordenatuak: 43° 19′ 38.13″ N, 1° 59′ 20.51″ W / 43.3272583°N,1.9890306°W / 43.3272583; -1.9890306Koordenatuak: 43° 19′ 38.13″ N, 1° 59′ 20.51″ W / 43.3272583°N,1.9890306°W / 43.3272583; -1.9890306

Pasealeku Berria Gipuzkoako Donostiako itsas pasealekua da, Urumea ibaiko bokaletik, Urgull mendia iparretik inguratuz, Donostiako kaira heltzen dena. Salamanka pasealekua eta Aldamar kalearen elkargunean hasi, Zuloaga plazaren parean, eta Jacques Cousteau plazan amaitzen da, Donostiako Aquariumaren jatetxearen parean. 1916-1919 bitartean eraiki zen.

Oinezkoek eta txirrindulariek maiz ibiltzen duten pasealekua da, Kantauri Itsasoko ikuspegiak alde batetik eta Urgull mendiko magalak bestetik, hiritik gertu naturaz gozatzeko aukera eskaintzen dutelako. Ibilbidean zehar Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitza, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskultura eta Donostiako kaiaren inguruetan, mendebaldean, Donostiako Aquariuma daude.

Pasealeku Berria eta Salamanka pasealekuak sarri itsas enbata eta olatuen eraginez kalteak jasan ohi dituzte.

Pasealekua, itsasoko enbaten mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaitzek sorrarazitako olatu handiek maiz erasotzen dituzte pasealekuko hormak, gehienetan udazkenetik udaberrira. Hormetan gora lehertzen diren olatuen ikuskizunak hiritar ugari erakartzen ditu Pasealeku Berrira , bereziki Eraikuntza Hutsa eskulturaren eta pasealekuarekin lotzen den Aldamar kalearen inguruetan eta Urgull mendiko begiralekuetan.

Olatuen erasoek pasealeku ixtea eta oinezko eta ibilgailuei pasabidea debekatzea ekartzen du askotan. Olatuen ondorioz kalte ugari izan dira batzuetan. Pasealekua hilabete batzuetan zehar guztiz ixtera behartu duten zuloak ere sorrarazi izan dituzte ekaitzek.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko abuztuan donostiar gazte bat hil zen Urgull menditik Pasealeku Berrira eroritako harritzar batek buruan jota. Hilabete batzuk lehenago, 2012ko azaroan, eroritako beste harritzar batek pasealekua ixtera behartu zuen egun batzuetan zehar.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasealeku Berriaren inguruan honako leku interesgarri hauek daude:


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pasealeku Berria (Donostia)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia