Dolores Ibarruri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasionaria» orritik birbideratua)
Dolores Ibarruri
Dolores002.jpg
(1978)
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 7a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Asturias (en) Itzuli
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Pce 2014.svg
PCEren Idazkari Nagusia

1942ko martxoaren 20a - 1960ko uztailaren 3a
José Díaz Ramos - Santiago Carrillo Solares
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 26a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Oviedo
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría de los Dolores Ibárruri y Gómez
JaiotzaGallarta1895eko abenduaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaHospital Universitario Ramón y Cajal (en) Itzuli1989ko azaroaren 12a (93 urte)
Hobiratze lekuaMadrilgo hilerri zibila
Madrilgo hilerri zibila
Heriotza modua: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Julián Ruiz Gabiña (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketairakasle eskola
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta aktibista
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Izengoitia(k)La Pasionaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEspainiako Alderdi Komunista

IMDB: nm0406459 Find a Grave: 11119194 Edit the value on Wikidata

Dolores Ibarruri Gomez, Pasionaria (Gallarta, Abanto-Zierbena, 1895eko abenduaren 9a - Madril, 1989ko azaroaren 12a), bizkaitar politikari komunista nabarmena izan zen. Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa izan da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroko giroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia meatzari ugari eta pobrean hazi zen Euskal Herriko industrializazioaren hasieraren testuinguruan, meatzeekin oso lotuta zegoen Bizkaiko Meatzaldea eskualde hartan. Aitak euskaraz bazekien baina bizi ziren giro erdaldun eta behartsuan ez zion euskara irakatsi. Hala eta guztiz, bere aitak euskaraz hitz egiten zuen bertan zeuden euskaldunekin. Etxeko giroa karlista eta katolikoa zen, eta hamaika anai-arreben artean, zortzigarrena zen.[1].


Giro politikoari dagokionez, Espainiak Kuba eta Filipina Uharteetako azken koloniak galdu berriak zituen eta, Lehen Mundu Gerraren ondoren komunismoaren hastapenak ziren munduan.

Politikan hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru urtez neskame egon ondoren, Julián Ruiz Gabiña meatzari sozialistarekin ezkondu zen, hogei urte zituela. Errusiako Iraultzan boltxebikeek izandako garaipenarekin txundituta, El minero vizcaíno agerkarian hasi zen lanean. 23 urte zituen eta, Aste Santua zenez, Elizak Jesu Kristoren Nekaldia edo Pasioa oroitzen duen aldia, Pasionaria sinatu zuen. Ezizen hori betirako deitura bihurtu zitzaion. Garai haietan, Somorrostroko elkarte sozialistako kide egin eta parte hartzen hasi zen zuzenean langileen aldeko ekintzetan (1917ko abuztuko iraultza greba). III. Internazionalaren aldeko ahaleginetan murgildu zen 1919an, Errusiako Iraultzaren oihartzunak mundu guztira zabaldu ondoren.

Bizkaiko lehen talde komunista eratzen parte hartu zuen 1920an, eta Espainiako Alderdi Komunistaren lehen Kongresuan 1923an. Alderdi horretako Batzorde Nagusiko kide izendatu zuten 1930ean eta Madrilera joan zen 1931n, Mundo Obrero egunkariko erredaktore izateko.

Errepublika eta Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dolores Ibarruri kalea, Ametzola auzoan (Bilbo)

Kartzelaratu zuten 1931ko urritik, 1932ko urtarrilera arte. Handik irtenik, Alderdi Komunistaren IV. kongresuan, agerian eta legez egin zen lehenean, hartu zuen parte. Batzorde eragileko kide hautatu zuten kongresu hartan. Berriro kartzelatu zuten, 1933ko urtarrila arte. Pro Infancia Obrera eta Agrupación de Mujeres Antifascistas izeneko erakundeak bultzatu zituen urte hartan.

1932an, ordurako bananduta zegoela, Madrilen izendatu zuten Espainiako Alderdi Komunistako Emakumeen Atalaren arduradun. Espainiako Bigarren Errepublikaren sasoian, diputatu hautatu zuten Asturiasen. 1934an, Emakumeen Batzordeko I. Kongresuan presidente aukeratu zuten, eta Parisen parte hartu zuen Emakumeen Munduko Kongresuan, gainera Asturiasko iraultzan parte hartu zuen, eta gordeka bizi behar izan zuen aurrerantzean. Seme-alabak Errusiara bidali zituen ikastera.

Espainiako Alderdi Komunistako ordezkari izan zen Moskun, III. Internazionalaren VII. batzarrean. 1936. urteko urtarrilean preso hartu zuten Madrilen, eta diputatu hautatu zuten Asturiasen urte hartako otsaileko hauteskundeetan.

Apur bat geroago, Espainiako Gerra Zibila hasi zen, eta bertan protagonismo handia bereganatu behar izan zuen. Komunisten propagandagilerik gartsuena izan zen; haren ahotik irten ziren ¡No pasarán! (euskaraz: «Ez dira pasako) eslogan antifaxista eta Más vale morir de pie que vivir de rodillas (euskaraz: «Hobe zutik hil, belauniko bizi baino») esaldi ospetsuak. Euskadiko Autonomia Estatutuaren alde mintzatu zen Madrilgo Parlamentuan (1936ko urriaren 1a). Gerra Zibilean sinbolo bilakatuta, Miguel Hernándezek, Rafael Albertik eta Pablo Nerudak beren poemetan aipatu zuten. Gerra galdutakoan, Espainiatik alde egin eta Sobiet Batasunera jo zuen.

Erbestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942an, José Díaz hildakoan, Ibarruri izendatu zuten Alderdi Komunistako idazkari orokor. 1942ko urte hartan bertan, Ibarruriren seme Rubén Ruiz Ibarruri Stalingradeko guduan hil zen, 22 urte zituela. Doloresek errusiera ikasi zuen, eta Stalinekin eta munduko beste agintari batzuekin elkarrizketatu zen. Bakearen Lenin Saria jaso zuen, eta Moskuko Unibertsitateak honoris causa titulua eman zion. Hainbat bidaia egin zuen garai hartan.

1960. urtean, Carrillok idazkari orokor postua hartuta, lehendakari izendatu zuten Ibarruri. Ez zen estalinismoaren aurka garbi agertu, baina gaitzetsi zuen Varsoviako Ituneko indarrak Txekoslovakian sartu izana (1968).

Francoren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dolores Ibarruriren omenezko monumentua Bilboko Ametzola parkean.

Franco hil ondoren, Asturiasa itzuli zen, eta, laurogei urte zituela, Asturiasetik diputatu izendatu zuten berriro 1977ko ekainean. 1983an Dolores pelikula estreinatu zuten. Argentinan parte hartu zuen Maiatzaren Plazako Amek egindako protestaldietan, bere bizitzako azken urteetan.

Guztira, sei seme-alaba izan zituen Dolores Ibarrurik; haurretan hil zitzaizkion lau, eta beste bat (Raúl) Stalingradoko guduan hil zen. Bizirik aurrera atera zen alaba bakarra, Amaya Ruiz Ibarruri, Madrilen bizi izan zen bere azken urteetan 2018an zendu zen arte[2]. Bere bilobak aldiz, Moskun eta Madrilen bizi dira.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El único camino (1962, Bide bakarra). Oroitzapen liburua.

Kale izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan (batez ere Espainian) bere omenez kale batzuk bere izena daramate, besteak beste Malaga[4], Cordoban [5], Gijónen eta Madrilen[6]

Bilbon ere bere omenezko kalea du eta 2017ko urtarrilean Bilboko Alderdi Popularrak bere izena kentzearen alde agertu zen. Kale hau kentzeko arrazoia hauxe izan zen: Stalinen alde sutsuki ibili zen emakumea izan omen zen Ibarruri, beti ere Alderdi Popularraren iritziz.[7]

Aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020an argitaratutako Baginen. Euskal Herriko historia emakumeen bitartez libururako aukeratutako izenetako bat izan zen[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Dolores Ibarruri