Edukira joan

Pasta filata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasta filata
gazta

Pasta filata (italerazko "ore iruna" edo "luzatua") italiar gazta mota bat da. Orez lortzeko, lehenik esnea gatzatuz, ur edo gazur beroarekin oratuz eta gero luzatuz egiten da, nahi den sendotasuna lortu arte, aldi berean elastikoa eta ahoan samurra. Pasta filata gazta ezagunenak mozzarella, scamorza eta provolone dira.

Esnea lehenik gatzatu egiten da, gero zati txikitan zatitu eta gazurarekin nahasten da. Lortutako orea 80 eta 95 °C artean berotzen da, eta mekanikoki lantzen da banda bat lortu arte. Banda hori luzatu (filare, "irun") eta moztu egiten da forma desberdineko moldeetan prentsatu aurretik[1], edo eskuz txirikordatu edo kiribildu.

Teknika hau, gutxienez XII. mendetik, hainbat italiar gazta[2] eta munduan zehar beste batzuk egiteko[3] erabiltzen da.

Teknika hau egokia da gazta industriala ekoizteko, fabrikazio prozesuaren zatirik handiena fase fluidoan egiten baita, eta gazta industrial hauek laster janaren lehengai bihurtu dira.

Provola.

Beste lekutakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Metsovóne (Grezia)
  • Parenica (Eslovakia)
  • Sulguni (Georgia), Adigea (Armenia) eta Kaukasoko beste gazta batzuk[4]
  • Oaxaca, Asadero (Mexiko)
  • Queso de mano (Venezuela)
  • Rushan (Txina Hegoaldea)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Kindstedt, Paul S.. (1999). Mozzarella and Pizza Cheese (Cheese: Chemistry, Physics and Microbiology). Springer US  doi:10.1007/978-1-4615-2800-5_12. ISBN 978-0-8342-1339-5. (kontsulta data: 2022-11-26).
  2. (Frantsesez) Institut Paul Bocuse. NOS 8 FAMILLES. L'univers du fromage (kontsulta data: 2022-11-26).
  3. (Frantsesez) fromage à pâte filée. Langue française TV5 monde (kontsulta data: 2022-11-26).
  4. (Frantsesez) Suluguni fait maison. Food-of-Dream (kontsulta data: 2020-10-4).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]