Patía (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Patía
Patía (es)
Datu orokorrak
Luzera 400 km
Geografia
Koordenatuak 2° 15′ 35″ N, 78° 40′ 47″ W / 2.259851°N,78.679819°W / 2.259851; -78.679819Koordenatuak: 2° 15′ 35″ N, 78° 40′ 47″ W / 2.259851°N,78.679819°W / 2.259851; -78.679819
Herrialdea Kolonbia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 24.000 km²
Iturburua Sotará Itzuli
Bokalea Ozeano Barea

Patía hego-mendebaldeko Kolonbiako ibaia da. Erdialdeko Mendikatean du sorburua, Cauca departamenduan, Cauca ibaiaren iturburutik nahiko hurbil. Hasieran hegoalderako norabidea dauka, Erdialdeko eta Mendebaldeko Mendikateen artean; ondoren, mendebalderako norabidea harturik, Mendebaldeko Mendikatea zeharkatzen du, Minamáko arroilan barrena; Ozeano Barera isurtzen da, delta bat eratuz. 415 kilometro luze da, eta arroak 23.700 kilometro koadroko eremua dauka[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Parra, Adriana S.; Restrepo, Juan D. El colapso ambiental en el río Patía, Colombia: variaciones morfológicas y alteraciones en los ecosistemas de manglar Latin american journal of aquatic research, vol.42, no.1, scielo.cl . Noiz kontsultatua: 2016-12-23 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patía (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan