Pat Finucane
Pat Finucane | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Belfast, 1949ko martxoaren 21a | ||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||
Heriotza | Belfast, 1989ko otsailaren 12a (39 urte) | ||||||||||||||||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||||||||||||||||
Hiltzailea | Ken Barrett (en) ![]() | ||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Trinity College St Malachy's College (en) ![]() | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | abokatua eta futbolaria | ||||||||||||||||||
|
Patrick Finucane (1949ko martxoaren 21a, Belfast, Ipar Irlanda - 1989ko otsailaren 12a, Belfast), irlandar abokatu bat izan zen, defentsa kriminalan espezializatua. John Finucane bere semea, Sinn Féin alderdiko politikaria da eta 2019ean Belfasteko alkatea izan zen.
Erailketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Irlandako gatazkan, eta bereziki 1980ko hamarkadan, Britainiar Gobernua giza eskubideen aurka burututako gehiegikeri kasuak epaiketara eramateagatik ezaguna egin zen, horrek Ulstergo loialismoaren jomugan jarri zuen.
1989an Ulsterren Defentsarako Elkarteko kideak haren etxera sartu, eta familiarekin gosaltzen ari zela, bere emaztea eta hiru semeen aurrean 13 tiroz erail zuten. Erailketa honi buruzko ikerketek erailtzaileek Britainiar Armadako kideen laguntza izan zutela azaleratu zuten, hilketaren egiletza Ken Barrett paramilitar loialistari egotzi izan zaio baina inoiz ez da atentauan parte hartu zuten kide guztien nortasuna nahiz zein erakunderen ardura izan zen argitu.