Patata-zomorro
Patata-zomorro | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Chrysomelidae |
Leinua | Chrysomelini |
Generoa | Leptinotarsa |
Espeziea | Leptinotarsa decemlineata Say, 1824
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | Solanaceaea eta Tomatea |
Patata-zomorroa edo patata-kokoa (Leptinotarsa decemlineata) Chrysomelidae familiako koleopteroa da. Coloradon jatorria duen intsektu hau mundu osora hedatu dute, patataren izurri nagusienetariko bat izanik.
10-12 mm luzea da, burua beltz gorrixka, bularraldea laranja kolorekoa eta orban beltzekikoa eta hegoak gogorrak eta kolorez horiak eta zerrenda beltzekikoak ditu. Berez Ipar Ameriketakoa da. 1922an sartu zen Europan eta oso laster ugaldu zen. Patataren hostoa, lorea nahiz zurtoina janez elikatzen dira intsektua eta bere harrak, eta kalte handiak egiten dituzte patata sailetan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.