Patatx

Patatxak[1] itsasontzi arinak ziren, sakonera gutxikoak eta 30 tona ingurukoak; belaontziak ziren eta bi masta izaten zituzten. Hasiera itsasontzi militarra zen, batez ere kostaldeak eta portuak zaintzeko;[2][3] normalean beste itsasontzi handiagoen agindupean egoten ziren. Denborarekin patatxak erabilera zibiletarako egokitu ziren: pertsonen garraiorako, ozeano zeharkako bidaietarako, e.a. Ibaietan ere nahiko erabilita izan zen. Dena dela, zuen sakonera eskasagatik, merkantziak eramateko ez zen oso egokia.
Patatxak historian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasontzi hauen erabilera handiena XV. mendetik XVIII. mendera eman zen, batez ere Espainia eta Portugal. Zenbait gertaera historikoetan protagonismo handia izan zuten:
- 1578an Ksar el-Kebirreko guduan, Portugal eta Maroko artean.
- 1579an Espainiak Ingalaterra inbasioari ekin zion; Itsas Armada Garaiezinean patatx ugari zeuden.
- 1582an, Terceira uharteko borroka (Azoreak), Portugal eta Espainia artean.
- 1639an, Duneetako borrokan, Holanda eta Espainia artean.
Patatxak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko ontzioletan patatx asko eraiki zen. Bereziki ezaguna da Astigarribiako ontziolaren lana (Mutriku), ontziola horretan, 1758tik 1786 arte, hamaika patatx egin baitziren.
Patatxekin lotuta emakume euskaldun baten izena aipatu behar dugu: Juana Larando. Emakume honek bi patatx zituen, San Juan eta San Pedro, bat euskalduna, bestea flandiarra; biak ala biak, 1639tik aurrera, Mantxako Kanalean eta Frantziako kostaldean kortsario moduan ibili ziren, itsasontziak arpilatzen.

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Patatxei buruzko artikulua.