Pathet Lao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patet Lao» orritik birbideratua)
Pathet Lao
Datuak
MotaAskapen nazionala, erresistentziako mugimendua eta guerrilla movement (en) Itzuli
HerrialdeaLaos
Ideologialeft-wing nationalism (en) Itzuli eta Antiinperialismoa
Kokapen politikoaezker politiko
Historia
Sorrera1950
Desagerpena1975eko abenduaren 2a

Pathet Lao (laoseraz: ປະເທດລາວ; euskaraz: «Laostar nazioa»)[1] Laosko alderdi abertzalea izan zen. 1949an Souphanouvong printzeak sorturiko alderdi honek, Vietnamgo Viet Minhekin elkar harturik, Frantziaren aurkako erresistentziari ekin zion. 1956an haren adar politikoa (Neo Lao Hak Xat) gobernu-koalizio zenbaitetako partaide izan zen. 1960tik aurrera berriro borroka armatuari ekin zion, Estatu Batuek babesturiko erregimenaren aurka; 1964an lurraldearen erdia baino gehiago beren mende hartua zuen. 1968an Estatu Batuen gudarosteak Asiako hego-ekialdean esku-hartze zuzen handiagoa erabaki zuenean, Pathet Laoren ekintza militarrak eta Viet Minenak batu zituzten. Horrenbestez, 1971n herrialdearen bi herenak beren mende zituzten. 1975eko Maiatzean Vientiango gobernua erori egin zen, eta Pathet Laoren buruzagiek gobernu berria eratu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Andrea Matles Savada, ed.. (1994). The Pathet Lao. in: Laos: A Country Study. GPO for the Library of Congress.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]