Patriarken haitzuloa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Patriarken haitzuloa
Hebron Cave of the Patriarchs.jpg
Kokapena
Behin-behineko gobernuPalestinako Aginte Nazionala
Governorate of PalestineHebron Governorate
HiriaHebron
Koordenatuak 31° 31′ 30″ N, 35° 06′ 39″ E / 31.52487°N,35.11071°E / 31.52487; 35.11071Koordenatuak: 31° 31′ 30″ N, 35° 06′ 39″ E / 31.52487°N,35.11071°E / 31.52487; 35.11071
Itsas-mailako altuera 890 m

Patriarken haitzuloa edo Makpelako haitzuloa (hebreeraz: מערת המכפלה‎, Me'arat ha-Machpela}, "hilobi bikoitzaren haitzuloa"), musulmanentzat Abrahamen santutegia edo Abrahamen meskita (arabieraz: الحرم الإبراهيمي‎, Al-Haram Al-Ibrahimi) Hebrongo eraikin erlijiosoa da.

Herodes I.a Handiaren garaiko eraikin baten azpian, Hebrongo hiri zaharrean (Al-Khalil), hilobiak dituen kobazuloa dago. Hasiera eta Koranaren arabera, Abrahamek kobazulo eta inguruko landak erosi zituen eta bertan Abraham bera, Isaak, Jakob, Sara, Rebeka eta Leah lurperatuta daude. Umarrek hiria konkistatu zuenean, bertan meskita bat eraiki zuen.

Bibliaren aipamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliak (Hasiera 23:1,20) honela azaltzen du haitzuloaren erosketa:

« Atzerritarra nauzue ni zeuen artean. Sal iezadazue lursail bat nire emaztea ehorzteko. [...] Baldin eta nire emaztea hemen ehorzteko baimena ematen badidazue, egidazue mesede hau: eskaiozue nire izenean Efroni, Tzoharren semeari, saltzeko niri bere soroaren ondoan dagoen Makpelako harpea. [...] Bat etorri zen Abraham Efronekin, eta zilarrezko laurehun txanpon ordaindu zizkion, merkatariek erabili ohi duten dirutan.
Honela, Makpelan dagoen Efronen lursaila, Mambretik ekialdera, bere harpe, zuhaitz eta guzti, Abrahamenak izan ziren aurrerantzean. [...] Kanaan lurraldean, Mambre eta Hebronen aurrez aurre dagoen Makpelako soro ondoko harpean ehortzi zuen Abrahamek bere emazte Sara. Honela, soroaren eta harpearen jabetza hititen eskuetatik Abrahamengana aldatu zen, hilobi izateko
»


Agindutako Lurraldearen erositako lehenengo zatia denez, juduentzat bigarren lekurik sakratuena da, Jerusalemgo tenpluaren ondoren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patriarken haitzuloa Aldatu lotura Wikidatan