Patricia Lyfoung
| Patricia Lyfoung | |
|---|---|
(2007) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Villeneuve-la-Garenne, 1977ko abenduaren 18a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Fontenay-sous-Bois, 2025eko urtarrilaren 15a (47 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Philippe Ogaki (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | École Estienne (en) Gobelins Paris |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | komikigilea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Patricia Lyfoung (Villeneuve-la-Garenne, 1977ko abenduaren 18a – Fontenay-sous-Bois, 2025eko urtarrilaren 15a) frantziar komikigile bat izan zen, batez ere La Rose écarlate sailarengatik ezaguna[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patricia Lyfoung 1977ko abenduaren 18an jaio zen Villeneuve-la-Garennen (Frantzia), hmong jatorriko familia batean[2]. Gaztea zela, marrazteko zaletasuna piztu zitzaion, eta Parisera joan zen École Estiennen eta Gobelins, l'école de l'imagen artea ikastera[3][4].
2001ean, Frantziako Marathon Animation estudioan hasi zen lanean, Martin Mystère eta Totally Spies! marrazki bizidunen storyboardetan kolaboratuz. Ilustratzaile gisa ere lan egin zuen bezero komertzialentzako eta argitaletxeentzako[3].
2005erako, komikigintzan zentratu zen eta La Rose écarlate gazteentzako saileko lehen liburua argitaratu zuen Delcourt argitaletxean. Berusaiyu no Bara anime estiloko telesailaren estetikan eta jantzietan inspiratu zen[5], eta Rumiko Takahashi, Mitsuru Adachi, Enrico Marini, Bernard Hislaire eta Jean-Pierre Gibrat bezalako komikigileen lanetan ere bai[4]. Japoniako eta Europako eraginak uztartzeagatik ezaguna egin zen[6].
Sailak arrakasta lortu zuenez, eta dozena bat ale baino gehiago sortu zituen, eta geroago La Rose écarlate – Missions sekuela, Jenny komikigile frantziarrarekin batera[7].
2012an beste komiki sail bat hasi zuen, Un prince à croquer izenburua zuena, eta 2018an hirugarren proiektua abiatu zuen, Les Mythics, Philippe Ogaki eta Patrick Sobralekin elkarlanean[8][9].
Lyfoungen bizitzan zehar, bere komikien milioi bat ale baino gehiago saldu ziren Frantzian[10][6][9]. 2025eko urtarrilaren 15ean hil zen, 47 urte zituela[10][6].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Rose écarlate (18 liburukitan, 2005-2024)
- La Rose écarlate - Missions (10 liburukitan, 2013-2024)
- La Rose écarlate, albums annexes (3 liburukitan, 2017-2018)
- Un prince à croquer (4 liburukitan, 2012-2016)
- Comme ton ombre (2010)
- Les Mythics (24 liburukitan, 2018-2025)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Guitteny, Antoine. «L’auteur de BD Patricia Lyfoung revient chez elle à Villeneuve-la-Garenne» Le Parisien 2019-02-15 (kontsulta data: 2025-01-17).
- ↑ (Frantsesez) Duarte, Maxence. «Patricia Lyfoung, une artiste engagée ? L'exemple de la bande dessinée La Rose Ecarlate» Alternative Francophone 1 (10): 116-135. 2016-09-22 ISSN 1916-8470..
- ↑ a b (Frantsesez) «Patricia Lyfoung» Delcourt (kontsulta data: 2025-01-17).
- ↑ a b (Frantsesez) «C. V.» Pelote de Phil à Pat (kontsulta data: 2025-01-17).
- ↑ (Frantsesez) Gentile, Catherine. «« La Rose écarlate » T8 (« Où es-tu ? ») par Patricia Lyfoung» BDZoom.com 2012-10-25 (kontsulta data: 2025-01-17).
- ↑ a b c (Frantsesez) Croquet, Pauline. «Patricia Lyfoung, autrice de « La Rose écarlate », est morte à 47 ans» Le Monde 2025-01-15 (kontsulta data: 2025-01-17).
- ↑ (Frantsesez) «Des missions supplémentaires pour la Rose écarlate» Manga-News 2013-09-27 (kontsulta data: 2025-01-17).
- ↑ (Frantsesez) Lessous, Laurent. «« Les Mythics T1 : Yuko » par Jenny, Philippe Ogaki, Patricia Lyfoung et Patrick Sobral» BDZoom.com 2018-04-12 (kontsulta data: 2025-01-17).
- ↑ a b (Frantsesez) «L’autrice de BD Patricia Lyfoung s’est éteinte à 47 ans» Le Nouvel Obs 2025-01-15 (kontsulta data: 2025-01-17).
- ↑ a b (Frantsesez) Carreira, Élodie. «Patricia Lyfoung, l’autrice de « La Rose écarlate », est décédée» Livres Hebdo 2025-01-15 (kontsulta data: 2025-01-17).