Patricia López Arnaiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricia López Arnaiz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPatricia López Arnaiz
JaiotzaGasteiz1981eko apirilaren 15a (43 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm3802082 Allocine: 828081
Twitter: lopezarnaiznews Instagram: patricialopezarnaiz_act Edit the value on Wikidata
Patricia López Arnaiz, Donostiako Zinema Jaialdian 2017.09.27

Patricia López Arnaiz (Gasteiz, 1981eko apirilaren 15a) arabar aktorea da, telebistan eta zineman aritutakoa. TVEren La otra mirada (2018-2019) seriean Teresa Blanco interpretatzeagatik egin zen ezaguna. Ane (2020) filmean duen paper protagonistagatik Emakumezkoen interpretazio onenarentzako Goya, Forqué eta Feroz sariak jaso zituen.[1]

2023ko urtarrilean Serietako Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Saria jaso zuen Intimidad-en egindako lanagatik.[2][3][4][5]

2023ko martxoan 20.000 especies de abejas filmak Malagako Zinema Jaialdian film onenaren Urrezko Biznaga jaso zuen eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria Patricia López Arnaiz aktorearentzat izan zen, filmean haur transexual baten amaren papera antzezten duena.[6][7][8]

2024ko Goya Sarietarako emakumezko aktore onenaren izendapena jaso zuen, 20.000 especies de abejas filman egindako lanarengatik.[9]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bokazio berantiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patricia López Arnaiz Arabako hiriburuan, Gasteizen, jaio zen 1981ean. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, 25 urterekin antzerkiaz interesatu baino lehen. "Ortzai" Gasteizko Antzerki Eskolan ikasi zuen interpretazioa eta hantxe aurkitu zuen bokazioa.[10] 2010ean bere izena 80 egunean (2010) filmeko kreditu tituluetan agertu zen lehen aldiz. Ondoren, La otra mirada eta La peste serieak eta Lasa eta Zabala (2014), El árbol de la sangre (2018), El guardián invisible, Mientras dure la guerra (2019) eta Ane (2020) filmak egin zituen, eta, horien bidez, Goya aktore protagonista onenaren saria jaso zuen.[11]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lópezek, aktore lanei buru belarri ekin aurretik, Zabalgana ikastolako jantokiko eta goizeko gelako begirale lanak egin zituen, baita produkzio lanak ere Arabako hiriburuko Hell Dorado kontzertu aretoaren bulegoan.[11]

Antzerkian hasi zen lanean eta 2008an Maitasunaren Saltsan parte hartu zuen. Ondoren, paper txikiak egin zituen zineman eta antzerkian. 2017an, ospe handiagoa lortu zuen Fernando González Molinak zuzendutako El guardián invisible filmarekin, Dolores Redondoren nobelan oinarritua. Film horretan Aura, ahizpetako bat, interpretatu zuen.[12] Ondoren, filmaren arrastoak: Legado en los huesos (2019) eta Ofrenda a la tormenta (2020) lanetan parte hartu zuen.[13]

2018an, Alberto Rodríguezen La peste telesailean parte hartu zuen, eta bere ibilbideari bultzada handia eman zion Teresa de Pineloren pertsonaia antzeztak. Teresa alargun jantzia eta aberatsa zen, eta bere senarrarengandik hartu zuen zeta-fabrika administratzen zuen. Aldi berean, talentu handiko pintorea zen, eta bere koadroak aitaren izenarekin sinatu behar izan zituen.[14] Urte bereko apirilean, Televisión Españolan La otra mirada telesaila estreinatu zen; bertan Teresa Blanco interpretatu zuen, Sevillara irakasle gisa iritsi zen sekretuz betetako emakume bidaiaria.[15] Serie feminista horrek ez zuen audientzia handirik izan, kritika positiboak izan zituen eta bigarren denboraldi baterako berritu zen, 2019an estreinatua.[16]

2020an Ane filmaren protagonistetako bat egin zuen, David Pérez Sañudok egindako[17] filmean interpretazio bikaina izan zuen eta hainbat sari lortu zituen: Forqué saria, RNEren Begi Kritikoa saria, Feroz sarietan aktore protagonista onenaren saria, eta 2021ean emakumeen interpretazio onenaren Goya saria.[18] Urtebete geroago, Manuel Martín Cuencaren La hija filmean Javier Gutiérrezekin egitekoa zen lan protagonistaren berri eman zen.[19]

2022ko urtarrilean, Feria: la luz mas oscura seriea estreinatu zuen, Sandra polizia rolean, eta Netflix Españako beldurrezko lehen telesaila izan zen.[20] Halaber, paper nagusia iragarri zen La cima filmerako, Ibon Cormenzanak zuzendua, urte bereko martxoan estreinatzekoa.[21]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria
2010 80 egunean Garazi Jon Garaño
2013 Amaren eskuak Extra Mireia Gabilondo
La herida Sandra Fernando Franco
2014 Lasa eta Zabala Izaskun Pablo Malo
2015 Un otoño sin Berlín Presentadora Lara Izagirre
2017 El guardián invisible Rosaura Salazar Fernando González Molina
2018 El árbol de la sangre Amaia Julio Medem
Alegría, tristeza Neska Ibon Cormenzana
2019 Mientras dure la guerra María de Unamuno Alejandro Amenábar
Legado en los huesos Rosaura Salazar Fernando González Molina
2020 Ane Lide David Pérez Sañudo
Ofrenda a la tormenta Rosaura Salazar Fernando González Molina
Uno para todos Ana David Ilundain
Hil kanpaiak Fiskala Imanol Rayo
2021 Mediterráneo Laura Lanuza Marcel Barrena
La hija Adela Manuel Martín Cuenca
2022 La cima Ione Ibon Cormenzana
2023 20.000 especies de abejas Ane Estibaliz Urresola Solaguren

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Katea Pertsonaia Oharrak
2010 Qué vida más triste La Sexta Extra Atal 1
2018 - 2019 La otra mirada La 1 Teresa Blanco Sánchez 21 atal
La peste Movistar+ Teresa de Pinelo 12 atal
2020 La línea invisible Clara 2 atal
2022 Feria: la luz más oscura Netflix Sandra 8 atal
Intimidad Begoña Uribe
Apagón Movistar+ Atal 1

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza
2018 Ondas Sariak Emakumezko aktore onena La otra mirada Irabazlea [22]
2018 Iris Sariak Emakumezko aktore onena Izendatua
2021 Goya Sariak Emakumezko aktore onena Ane Irabazlea [23]
2021 Feroz Sariak Emakumezko aktore onena Irabazlea [24]
2021 José María Forqué Sariak Emakumezko aktore onena Irabazlea [25]
2021 Sant Jordi Sariak Emakumezko aktore onena Irabazlea [26]
2021 Zilarrezko Fotogramas Sariak Zinemako emakumezko aktore onena Izendatua
2021 Medallas del CEC Sariak Emakumezko aktore nagusi onena Izendatua
Bigarren mailako emakumezko aktore onena Uno para todos Izendatua
2023 Feroz Sariak Serietako Emakumezko aktore Onena Intimidad Irabazlea [2]
2023 Malagako Zinema Jaialdia Antzeztaldeko emakumezko aktore onena 20.000 especies de abejas Irabazlea [27]
2024 Goya sariak Emakumezko aktore protagonista 20.000 especies de abejas Izendatua[28]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) ISABA, LEIRE ESCALADA. (2011-08-11). «Con la cámara en un ibón de Belagua» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  2. a b «Patricia Lopez Arnaizek, Elena Iruretak eta Loreto Mauleonek jaso dute Feroz Saria» EITB 2021-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  3. (Gaztelaniaz) EFE, NTM /. (2023-01-29). «La vitoriana Patricia López Arnaiz gana el Feroz a la mejor actriz de reparto por 'Intimidad'» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  4. (Gaztelaniaz) RAMÓN, ESTEBAN. (2023-01-29). «Premios Feroz 2023: los ganadores de la noche del cine y la TV» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  5. (Gaztelaniaz) EFE, NTM /. (2023-01-29). «La vitoriana Patricia López Arnaiz gana el Feroz a la mejor actriz de reparto por 'Intimidad'» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  6. «"20.000 especies de abejas" garaile, Malagako Zinema Jaialdian» EITB 2023-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  7. «Film onenaren saria irabazi du Esti Urresolak Malagako zinema jaialdian '20.000 especies de abejas' pelikularekin - Laudio» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  8. (Gaztelaniaz) Cabrera, Isabel Urrutia. (2023-03-18). «'20.000 especies de abejas' triunfa en Málaga. «Es un premio a la diversidad», dice su directora» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  9. (Gaztelaniaz) «Lista completa de premiados y nominados en los Premios Goya 2024» www.antena3.com 2024-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  10. (Gaztelaniaz) «Arranca la edición XLII del Festival Internacional de Teatro» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  11. a b (Gaztelaniaz) «La actriz con un Goya que cuidaba el comedor en una ikastola de Vitoria» El Correo 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  12. (Gaztelaniaz) «¿Quién es quién?» AtresMediaCine (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  13. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2020-10-06). «Presta atención a Patricia López Arnaiz en 'Ane', una de las actuaciones más explosivas del año» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  14. (Gaztelaniaz) Razón, La. (2017-12-20). «Veteranía y juventud en el reparto de «La Peste»» La Razón (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  15. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Crítica del final de 'La otra mirada': Sorprendente cierre que deja las puertas abiertas» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  16. (Gaztelaniaz) Hergar, Paula. (2018-10-24). «TVE renueva "La otra mirada", su aplaudida serie feminista» Vertele (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  17. (Gaztelaniaz) Mateos, Ander. (2021-03-06). «'Ane': La crudeza de una familia rota en Vitoria-Gasteiz» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  18. (Gaztelaniaz) «Premios Goya 2022 - 36ª Edición | Los Goya - Premios Cine» Premios Goya 2022 (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  19. (Gaztelaniaz) DIGITAL, RTVE. (2021-08-04). «¡Descubre el tráiler de 'La hija', con Javier Gutiérrez!» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  20. (Gaztelaniaz) «'Feria: La luz más oscura': Netflix elige Andalucía para inquietar a la audiencia» La Vanguardia 2022-01-27 (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  21. (Gaztelaniaz) González, Carlos. (2022-01-19). «López Arnaiz vuelve a protagonizar la gran pantalla con 'La cima'» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  22. «Ondas saria irabazi du Patricia Lopez Arnaiz aktoreak» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-10-18 (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  23. Ostolaza, Paulo. «Euskal filmek zortzi sari jaso dituzte Goya sarietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  24. «Patricia Lopez Arnaiz eta 'Baby' filmaren soinu banda, Feroz Sarietan garaile - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  25. «Patricia López Arnaiz, Forque saria 'Ane' filmean egindako lanagatik» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-01-18 (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  26. (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2021-04-19). «RNE celebra este lunes la gala de los Premios Sant Jordi de Cinematografía 2021» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  27. «'20.000 especies de abejas' filmeko lantaldea pozarren, Malagan lortutako aitorpenekin» EITB 2023-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  28. (Gaztelaniaz) «Lista completa de premiados y nominados en los Premios Goya 2024» www.antena3.com 2024-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]