Patricia Rodríguez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Patricia Rodríguez
Miss Spain 08 Patricia Rodriguez.jpg
Bizitza
Jaiotza Granadilla de Abona1990eko martxoaren  6a (29 urte)
Herrialdea  Espainia
Jarduerak
Jarduerak modeloa, aktorea eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Altuera 190 zentimetro
IMDb nm6038635

Patricia Yurena Rodríguez Alonso (Tenerife, 1990eko martxoaren 6a - ) modelo espainiarra da, 2008an Miss Espainia edertasun lehiaketa irabazi zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patricia Rodríguez Tenerifeko Granadilla de Abona hirian hazi zen, zehazki Charco del Pino auzoan, euren gurasoen ondoan.

Ibilbidea Miss Espainia bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko martxoak 1ean Miss Espainia 2008 bezala aukeratua izan zen, Castellóko probintziako Oropesa del Mar hirian ospatutako lehiaketan, 17 urte baino ez zituenean eta 18 betetzeko bost egun baino falta ez zitzaizkionean.

Miss Unibertso lehiaketaren araudiaren ondorioz, non bertako parte-hartzaileek 18 urte beteta izan behar dituzten urte horretako edizioko otsaila baino lehen, Patriciak ezin izan zuen lehiaketa honetan parte hartu, eta bere ordez, Miss Espainia lehiaketan bere lehen dama izan zen Claudia Moro bidalia izan zen urte horretan Vietnamen ospatu zen lehiaketa horretara, non zazpigarren postua lortu zuen. Honela, Miss Espainiako antolakuntzak Patricia Miss World lehiaketara bidali zuen, 2008ko urriaren 4an ospatu zena. Patriciak, lehiaketako lehen hamarren artean amaitzea lortu zuen.


Aurrekoa
Natalia Zabala
Miss Espainia
2008
Ondorengoa
Estíbaliz Pereira