Patricia Urrutia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricia Urrutia

Bizitza
JaiotzaBilbo1977ko abenduaren 26a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
greziera
Jarduerak
Jarduerakaktorea

patriciaurrutia.com
IMDB: nm2084212 Instagram: patriciaurrutia Literaturaren Zubitegia: 1062 Edit the value on Wikidata

Patricia Urrutia Urieta (Bilbo, Bizkaia, 1977ko abenduaren 26a) bizkaitar aktorea eta antzerkigilea da.[1] Antzezle ikasketak egin ditu Londresen Philipe Gaulierrekin eta Madrilen Mar Navarrorekin. Bere prestakuntza Mick Bahrnfather, Marcello Magni, Tappa Sudana, Will Keen eta Andrés Limarekin egindako ikastaroek osatzen dute. Musika eta biolin ikasketak egin ditu. Euskal Herriko Unibertsitatean Filologia Klasikoan lizentziatua da. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, ingelesez, frantsesez eta greziera modernoz hitz egiten du.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki konpainia ezberdinekin kolaboratu du aktore eta zuzendari gisa. Bost urtez bizi izan zen Bogotan eta han inprobisazioari eta pailazoei eskainitako antzerki konpainia bat sortu zuen. Konpainia horrekin Europa eta Amerikako hainbat jaialditara gonbidatu zuten. Aktore, inprobisazio eta clown ikastaroak eman ditu Italian, Belgikan, Kolonbian, Herbehereetan, Frantzian eta Espainian.

Telebistarako, zinemarako eta antzerkirako hainbat ekoizpenetan parte hartu du. Bere azken lanen artean aipatzekoak dira Godoten esperoan Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean, Orquesta de Señoritas[2] Ramón Barearen zuzendaritzapean. Artedrama, Petit Théâtre de pain eta Dejabu antzerki taldeen arteko hirugarren produkzioa izan zen eta 2017an Donostia Saria jaso zuen Francoren bilobari gutuna[3] antzeslaneko aktore zerrendan egon zen Ximun Fuschen zuzendaritzapean baita Pablo Ibarluzearen Lapur Minak[4] antzeslanean eta, Ander Lipusekin batera, Manex Fuschek zuzendutako Hozkailua lanean

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2022-2023 Ene!flix Hiru atal
2022-2023 Irabazi arte Ane Aranburu
2020 Alardea Izaskun
2017-2019 La que se avecina Olga 2 ataletan
2018 La víctima número 8 Atal batean
2014-2015 Goenkale Izaskun 21-22. denboraldiak
2011 Punta Escarlata Atal batean
2010 Qué vida más triste Atal batean
2010 Alfonso, el príncipe maldito Atal batean
2002 ¡Ala... Dina! Carmina Atal batean
2002 Compañeros 2 ataletan

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2017 La higuera de los bastardos Haur gaixoaren ama
2011 El revés Saltzailea Film laburra
2009 Lejos del mar Adela Film laburra

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Porno vs. Afrodita (2021, Susa / EHAZE)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Aktoreen Batasuna. Patricia Urrutia. (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  2. (Gaztelaniaz) Orquesta de señoritas – Pabellón Nº6. (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  3. «Francoren Bilobari Gutuna_Berriak» franco.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. «'Lapur minak'» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]