Patricio Aylwin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Patricio Aylwin
Patricio Aylwin (1990).jpg
Txileko senataria

1965 - 1973ko irailak 11
Txileko senataria

1971ko urtarrilak 12 - 1972ko maiatzak 22
31. Txileko lehendakaria

1990eko martxoak 11 - 1994ko martxoak 11
Augusto Pinochet - Eduardo Frei Ruiz-Tagle
Bizitza
Jaiotza Viña del Mar1918ko azaroaren 26
Herrialdea  Txile
Heriotza Santiago2016ko apirilaren 19 (97 urte)
Heriotza modua  (Arnas gutxiegitasuna)
Familia
Ezkontidea(k) Leonor Oyarzún
Hezkuntza
Heziketa Txileko Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea politikaria, unibertsitateko irakaslea eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi kristau-demokrata
IMDb nm5459413
Firma Patricio Aylwin.PNG

Patricio Aylwin Azócar (Viña del Mar, Txile, 1918ko azaroaren 26a - Santiago, Txile, 2016ko apirilaren 19a) txiletar politikari eta legegizona izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falange Nazionala eta Alderdi Sozial Kristaua elkartzetik 1957an sortu zen Txileko Alderdi Demokrata Kristauaren sortzaileetako bat izan zen. Zortzi urte geroago, senatari aukeratua zuten eta Eduardo Frei Montalva presidenteari (1964-1970) loturik gelditu zen bere izena.

1971n Salvador Allenderen Unidad Popular alderdiak garaipena lortu zuenean, Senatuko buru izendatu zuten (1972an utzi zuen kargu hori). Hasieran, Augusto Pinocheten (1973-1990) aldeko zen Eskuineko Blokea osatu zuen. 1983-1984 bitartean, hauteskundeak egitea eta konstituzio politiko berria idaztea eskatzen zuen plataformaren buru izan zen Aylwin.

1990ean, aurreko urteko abenduko hauteskundeetan lortutako botoen % 55,2arekin, Txileko presidente konstituzional bihurtu zen, eta, lau urtez gobernatu ondoren, Eduardo Freik hartu zuen kargua 1994an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patricio Aylwin Aldatu lotura Wikidatan