Edukira joan

Patricio Infante Alfonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricio Infante Alfonso
Antofagastako artzapezpiku

1990eko abenduaren 12a - 2004ko azaroaren 26a
Carlos Oviedo Cavada (en) Itzuli - Pablo Lizama Riquelme (en) Itzuli
Elizbarrutia: Antofagastako artxidiozesia
apezpiku laguntzaile

1984ko abuztuaren 7a - 1990eko abenduaren 12a
Elizbarrutia: Santiago de Chileko artxidiozesia
apezpiku titular

1984ko abuztuaren 7a - 1990eko abenduaren 12a
Antonio María Rouco Varela - Jurij Bizjak (en) Itzuli
Elizbarrutia: Gergis (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSantiago1929ko urriaren 9a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago2025eko apirilaren 18a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

José Patricio Infante Alfonso[1] (Santiago, 1929ko urriaren 9aibidem, 2025eko apirilaren 18a) txiletar elizgizon katolikoa izan zen. 1984tik 1990era Santiagoko apezpiku laguntzailea izan zen, eta 1990etik 2004ra Antofagastako artzapezpikua.[2]

Gilberto Infante Lecaros eta Luz Alfonso Pemjeanen semea, Patricio Infante Alfonso Santiagon jaio zen 1929an. 1944an Santiagoko apaizgaitegian sartu zen, bertan filosofia ikasi zuen, eta gero Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifikalera joan zen teologia ikastera. Geroago, 1969 eta 1970 artean, Salamancako Pontifize-Unibertsitatean egin zituen ikasketak, teologiako lizentziatura lortuz.[1]

1953ko ekainaren 28an apaiztu zen. Santiagoko apaizgaitegiko inspektore, zuzendari espiritual eta irakasle izan zen ia hamar urtez. El Monten, Chocalánen eta Llolleon ere aritu zen parroko, eta 1983 eta 1990 artean artxidiozesiako landa-eremuko bikario jenerala izan zen.[1][3]

1984ko abuztuaren 10ean, Joan Paulo II.a aita santuak Gergiko apezpiku titular eta Santiagoko apezpiku laguntzaile izendatu zuen.[1] Irailaren 23an apezpiku ordenatu zuten Maipún. Kontsakratzaile nagusia Juan Francisco Fresno kardinala izan zen, eta beste kontsakratzaileak, berriz, Bernardino Piñera artzapezpikua eta Ramón Munita Eyzaguirre apezpikua.[1]

1990eko abenduaren 12an Antofagastako artzapezpiku izendatu zuten, eta 1991ko urtarrilaren 25ean hartu zuen kargua.[2] Urte hartako ekainaren 29an palioa jaso zuen.[1]

2004ko azaroaren 26an dimisioa eman zuen.[2] Azken urteak Santiagoko Renca auzoko Arsko Erretore Santuaren apaiz etxean eman zituen.[1][3] 2025eko apirilaren 18an hil zen, 95 urte zituela, eta hileta Providencian izan zen apirilaren 20an, Pazko Igandean.[1][3]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «Fallece Mons. José Patricio Infante» Iglesia.cl - Conferencia Episcopal de Chile 2025-04-19 (Noiz kontsultatua: 2025-04-23).
  2. a b c d (Ingelesez) «Archbishop Patricio Infante Alfonso †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2025-04-23).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Farías Silva, Jesús. «Murió Patricio Infante, expárroco de Llolleo y bombero honorario» El Líder: 5. 2025-04-20 (Noiz kontsultatua: 2025-04-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]