Patrick Süskind

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patrick Süskind
Bizitza
JaiotzaAmbach (en) Itzuli1949ko martxoaren 26a (75 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
(1968 - 1975)
Hizkuntzakalemana
frantsesa
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, antzerkigilea, itzultzailea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaDeutsche Filmakademie (en) Itzuli

IMDB: nm0845752 Allocine: 95354
Musicbrainz: 869c5b25-e77a-4990-aefa-50bceb44d22c Discogs: 743326 Edit the value on Wikidata

Patrick Süskind (Ambach, Bavaria, Alemania, 1949ko martxoaren 26a), eleberrigile, antzerkigile, saiogile eta gidoigile alemana da. Oso famatu egin zen Kontrabaxua eta Perfumea lanekin, baina beti urrundu da publizitatetik. Oso gutxi ezagutzen da bere bizitza pribatuaren gainean, ez baitu elkarrizketarik ematen. Etxeak ditu Munichen, Parisen eta Montolieun, Frantzian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patrick Süskind Ambach herrian jaio zen, Munichetik hurbil. Wilhem Emanuel Süskind kazetari ezagunaren seme zaharrena da.

1968tik 1974ra historia ikasi zuen Municheko eta Aix-en-Provenceko unibertsitateetan. Frantziako hegoaldean zebilela, informazioa bildu zuen Perfumea izeneko eleberrirako.

1980 Hamarraldi horretan gidoigile moduan egin zuen lan telebistarako, “Kir Royal” eta “Monaco Franze” saioetan.

1981 Kontrabaxua argitaratu zuen, antzerki bakarrizketa bat, eta sekulako arrakasta izan zuen. Euskal Herriko antzokietan euskaraz ere antzeztu izan da.

1985 Perfumea. Hiltzaile baten historia idatzi zuen, hiltzaile baten historia. Eleberri horrekin iritsi zen ospearen gailurrera. Dagoeneko 50 hizkuntzatara itzuli da, tartean euskaraz, eta milioika ale saldu ditu. Tom Tyker zine zuzendariak ere film bat egin zuen eleberri horretan oin hartuta.

1986 Frankfurter Allgemeine Zeitung egunkariak sari bat eman zion lehen nobela onenagatik, baina berak ez zuen onartu, esanez ez zuela saririk hartuko bere idatziengatik.

1987 Usoa argitaratu zuen, eta geroago Sommer jaunaren historia, eta biek oso kritika onak jaso zituzten. Azken aldian, berriz, Hiru historia eta hausnarketa bat argitaratu zuen, eta gidoi bat Rossini filmerako.

Literaturgilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askorentzat literatur ermitau bat da Patrick Süskind, sekula ez baitu hitz egiten bere sorkuntzari buruz. Horregatik, zenbaitek Diogenes postmodernotzat jotzen du. Sekulako errepertorioa du, zeren argitalpen bakoitzean aldatu egiten baitu generoz. Egilea bera bezala, bere lanetako protagonistak barnerakoiak eta misantropoak dira, ez baitute gustuko beste pertsonekin aritzea; hala ere, barne-barnean ingurukoen maitasuna eta onespena desio dute. Süskinden lanek erakarmen handia dute irakurle arrunten artean, eta, aldi berean, kritika onak jasotzen dituzte.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patrick Süskind Aldatu lotura Wikidatan

Kontrabaxua antzerki lana[Betiko hautsitako esteka]

Perfumea filma