Patton (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:17, 22 urtarrila 2016

Patton 1970ean Franklin J. Schaffnerrek zuzendutako filma da, George S. Patton jeneralaren bizitzan oinarrituta.

Pelikula Euskal Herrian (Iruñean eta Urbasan), Espainian eta Tunisian grabatua zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak George S. Patton (George C. Scott) jeneralaren bizitza kontatzen du Bigarren Mundu Gerran. Hasieran, Pattonek Ipar Afrikako kanpainan dauden tropen agintea hartuko du Kasserineko igarobideko batailaren ondoren eta El Guettarren garaipena lortzen du. Gero, 1943ko Siziliako inbasioan hartuko du parte Bernard Montgomeryrekin Messina hartzeko lehian. Bere izaera dela eta, Washingtonek Normandiako Lehorreratzeatik kanpo utziko du baina bere kidea Omar Bradley jeneralak (Karl Malden), Hirugarren Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren agintea emango dio eta Ardenetako batailan eta "Westwall" hausteko batailan hartuko du parte.

Pertsonaiak

Sariak

Oscar Sarietan zazpi sariak lortu zituen, tartean film onenarena eta zuzendari onenarena. George C. Scottek, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria lortu bazuen ere, gaitzetsi zuen.

Kanpo loturak