Patuaren hari gorria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Patuaren hari gorria, txineraz 姻緣紅線, pinyineraz: Yīnyuán hóngxiàn eta japonieraz, ezkontzaren hari gorria edo maitasunaren hari gorria, Ekialdeko Asiako mitologiako kondaira bat da, bereziki txinatar mitologia eta japoniar mitologian errotua. Mito hau Mendebaldean ere "arima bikien" izendapenaz islatzen da.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira honen arabera, Jainkoek bizitzako une, egoera edo zehatz batean ezagutu eta maiteminduko diren gizakien txonkatilak hari gorri batez lotzen omen dituzte, japoniar kulturaren arabera behatz txikia lotzen dute. Hari honen bitartez bizitzan gehien maitatu ahal dezakezun pertsonari lotua zaude, eta denok badugu bat.

Honela, hari gorri honekin elkar lotuta bi pertsonen patua elkar maitemintzea da, uneeaz edo egoeraz haratago. Horregatik, hari hau luzatu edo korapilatu daiteke, baina inoiz ez da hautsiko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]