Patxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Patxa Ipar Euskal Herriko gazte-kolektibo abertzale eta ezkertiarra izan zen, 1986an sortutakoa. Kanpainak burutu zituen arlo desberdinetan: intsumisioa, feminismoa, preso politikoak, etab. 1991n Oldartzen kolektiboarekin elkarlanean hasi zen. Frantziako 1993ko hauteskundeetan, Ezkerreko Mugimendu Abertzaleak eta Euskal Batasunak sortutako koalizioaren alde bozkatzera deitu zuen. 1994an desegin eta, Oldartzenekin bat eginik, Herriaren Alde eragilea sortu zuten Patxako hainbat kidek. Egoitza Patxoki izeneko lokal batean izan zuen, Tonneliers karrikan, 2011 urtera arte.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, Eneko Bidegainek gazte taldeari buruzko liburua aurkeztu zuen, Patxa: Besta bai borroka ere bai izenburupean[1].

Toponimian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an Patxa Plaza Kolektiboak, Baionako herriko etxearekin elkarlanean, herri galdeketa bat abiatu zuten Patxa plaza eraberritzeko[2]. 2019an, ofizialki Trinketeko plaza zena Patxa plaza bilakatu zen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Albistea Euskal Kulturaren Ataria webgunean (Azken kontsulta: 2010-02-11)
  2. (Euskaraz) SA, Baigorri Argitaletxea (2017-10-09) «Patxa plaza birmoldatzeko egitasmoa herritarren esku jarri du Baionako Udalak» GARA . Noiz kontsultatua: 2020-01-13.
  3. (Euskaraz) Madariaga, Ainize «Patxa plaza, patxadatsu» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-01-13.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]