Patxi Barko
Patxi Barko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Javier Barko Alzaa |
Jaiotza | Donostia, 1959ko abuztuaren 29a (65 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea eta gidoilaria |
Francisco Javier Patxi Barko Alzaa (Donostia, 1959ko abuztuaren 29a), euskal antzezle eta zuzendaria da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zineman, telebistan eta baita antzerkigintzan ere, gidoilari, zuzendari eta antzezle lanetan aritu da hainbat urtean Patxi Barco. Antzerkigintzari dagokionez, D´Artagnan antzerki lanean parte hartu zuen 1993an. 1986. urtean Crímenes y locuras de Lope de Agirre obran lan egin zuen. 1997tik aurrera Ttantaka taldearen Shakespeare osoa antzerki lanean parte hartu du, besteak beste. Zineman, berriz, Albaniaren konkista (1983), La monja alférez (1986) eta El polizón del Ulises (1991) filmetan aritu da, beste batzuen artean.
Zinema zuzendari bezala Pase negro film laburra aurkeztu zuen 1999an Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean, eta lan horrek Europa saria eskuratu zuen urte bereko Bartzelonako Curt Fictions film laburren lehiaketan. Telebistan, antzezteaz eta gidoiak idazteaz gainera, errealizadore bezala ere ibilitakoa da. TVEko La Bola de Cristal (1990) programaren gidoilari izan zen eta Bertan Zoro ETBko programan zuzendari, gidoilari eta antzezle bezala aritu zen. ETBko Bi eta bat (1993) zein Jaun ta Jabe (1996) telesailetan antzezle lanetan aritutakoa da. Errealizadore bezala Igeldo Produkzioak ETBrako prestatu duen Teilatupean telesailaz arduratu da 2000. urtean.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sabin (2014)
- Dragoi Ehiztaria (2010)
- El final de la noche (2003)
- Kilker Dema (2003)
- Jaun ta Jabe (1996)
- Bi eta bat (1993)
- Bertan Zoro (1992)
Antzezlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Todos estamos invitados (2008)
- Mi hijo Arturo (2001)
- El hombre de al lado (1996)
- Karlistadaren kronika 1872-1876 (1988)
- Eskorpion (1988)
- La monja alférez (1987)
- El polizón del Ulises (1987)
- A los cuatro vientos (1987)
- The Hit (1984)
- Albaniaren konkista (1984)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sin tetas no hay paraíso (2008)
- Mi querido Klikowsky (2005-06)
- Amar en tiempos revueltos (2006)
- Javier ya no vive solo (2003)
- Periodistas (2001)
- Policías, en el corazón de la calle (2000)
- Hospital Central (2000)
- El zoo d'en Pitus (2000)
- Plats bruts (2000)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskadiko Filmategia. Barko Alzaa, Patxi. .