Edukira joan

Patxi Bisquert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Biskert» orritik birbideratua)
Patxi Bisquert

Bizitza
JaiotzaZizurkil, 1952ko irailaren 19a (73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
galiziera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta film-zuzendaria
Lan nabarmenak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
IMDB: nm0084289 Edit the value on Wikidata

Patxi Bisquert Manterola (Zizurkil, 1952ko irailaren 19a) gipuzkoar aktorea da, zineman, antzerkian eta telebistan. Zinema-zuzendaria eta zinema-ekoizle ere bada, Eguzki Art Zinema ekoiztetxea sortu zuenetik.

Hamarnaka pelikulatan hartu du parte ibilbide profesional luzean, 1980ko hamarkadan bereziki nabarmendua, "Tasio" izanda ospe gehien eman dion pelikula. Aurreko hamarkadan arlo politikoan militantzia erakutsi zuen, baita kartzela ezagutu ere.

Euskal Herritik kanpo bizi izan zen 2001tik 2019ra, eta azkenik bertara itzuli zen, Nafarroara.

Hondarribiako baserri batean hezi zen, Jaitzubia auzoan. Hamabi urte zituela Eibarrera joan, eta hamalaurekin metalurgian lanean hasi zen. 18 urte zituela, lantegia Gasteiza lekualdatu zuten eta hara joan zen Patxi Bisquert ere. Sindikalismoan sartu, eta gero ETAkide bilakatu zen. 1972an atxilotu eta hiru urte eman zuen kartzelan 1975ean atera zen arte. EIA (Euskal Iraultzarako Alderdia) 1977 urtean sortu zuen kolektiboan parte hartu zuen. Gasteiz utzita (2001) Ourenseko Ribeira Sacra eskualdean bizi izan zen 2014a arte. Gero Larraungo Astitzen, Sakanako Errotzen, eta azkenik Lizarraldeko Marañonen.

Zinemako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ombuaren Itzala filmean. zuzendari eta aktore aritu zen.

Zinema munduan lanean kasualitatez hasi zen, Segoviako ihesa (1981) filmean bere papera antzezteko aukeratua izan zenean. Imanol Uribe eta Angel Amigo, filmeko zuzendari eta ekoizleak, ihesa bizi izan zuten benetako pertsonaiez gerturatu nahi izan zuten, hala, filmak sinesgarritasun gehiago izango zuelakoan.[1] Urte berean, Alfonso Ungríaren Albaniaren konkistan (1983) eta Pedro Olearen Akelarre (1984) filmetan parte hartu zuen. Bere lehenengo paper-nagusia 1984an izan zen, Montxo Armendarizek eta Elias Kerexetak Tasio filmean lan egiteko eskaini ziotenean.

Galizian bizi zelarik, ekoizle-lanak egin zituen gai etnografikoak edo historikoak jorratuta, hango inauteriei buruzko dokumental batean zuzendari-lanak ere eginez; horien artean Terra do Millo filma. Bertan zegoela, Eguzki Art Zinema ekoiztetxea sortu zuen 2008an.[2]

Zuzendu duen azken filma Ombuaren itzala luzemetraia da, Pello Mari Otaño bertsolari poetari buruz.

Taula honetan ikus daitezke film batzuen zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Urtea Filma Zuzendaria Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
1981 Segoviako ihesa Imanol Uribe -- ingelesez: Escape from Segovia gaztelaniaz: La fuga de Segovia
1983 Albaniaren konkista Alfonso Ungría -- ingelesez: The Conquest of Albania gaztelaniaz: La conquista de Albania
1984 Tasio Montxo Armendáriz --
1984 Akelarre Pedro Olea Pedro Olea, Pedro Román eta Luis Barrero
1985 Bizkaiko Golkoa Javier Rebollo -- gaztelaniaz: Golfo de Vizcaya
1985 Caso cerrado Juan Caño Arecha Jet films
1985 Ehun metro Alfonso Ungría Angel Amigo, Fernando Lopez Castillo gaztelaniaz: Cien metros
1986 Petit Casino --
1987 El amor de ahora Ernesto del Río --
1987 Kareletik Anjel Lertxundi -- gaztelaniaz: Por la borda
1988 El Dorado Carlos Saura --
1989 La beca
1989 Un negro con un saxo Francesc Bellmunt -- katalanez: Un negre amb un saxo
1989 El acto
1989 Gran Sol
1990 Sauna
1990 Freebel
1990 The Stab Jorge Grau -- katalanez: La punyalada
1990 La teranyna Antoni Verdaguer i Serra -- ingelesez: La teranyina katalanez: La teranyina gaztelaniaz: La tela de araña
1990 El anónimo... ¡vaya papelón! Alfonso Arandia EITB
1990 Ke arteko egunak Antonio Eceiza -- ingelesez: Ke arteko egunak katalanez: Ke arteko egunak gaztelaniaz: Días de humo
1992 Offeko maitasuna Koldo Izagirre -- Amor en off
1992 Havanera 1820
1993 Denboraren gibelean Mirentxu Purroy -- gaztelaniaz: Detrás del tiempo
1993 La jugada
1996 Agurra
1997 Suerte Ernesto Tellería --
1998 Pasternak, un cuento de Navidad Iñaki Elizalde -- katalanez: Pasternak, un cuento de Navidad
1999 Sarabe
2001 Silencio roto Montxo Armendáriz Oria Films frantsesez: Pour l'honneur de ma fille ingelesez: Broken Silence
2006 Baso ilunean Koldo Serra Filmax frantsesez: The Backwoods ingelesez: The Backwoods katalanez: The backwoods gaztelaniaz: The backwoods
2009 Celda 211 Daniel Monzón Telecinco Cinema frantsesez: Cellule 211 ingelesez: Cell 211 galizieraz: Cela 211
2014 A esmorga Ignacio Vilar Vía Láctea Filmes frantsesez: A esmorga ingelesez: A esmorga katalanez: A esmorga galizieraz: A esmorga
2016 Migas de pan Manane Rodríguez Xamalú Filmes eta RCI Producciones ingelesez: Breadcrumbs
2018 Oreina Koldo Almandoz Txintxua Films ingelesez: Oreina galizieraz: Oreina gaztelaniaz: Oreina - El ciervo
2022 Irati Paul Urkijo Bainet Media
2024 Ombuaren itzala Patxi Bisquert Eguzki Art Zinema gaztelaniaz: La sombra del ombú
2025 Inurri itsuak[3] Igor Legarreta gaztelaniaz: Las hormigas ciegas

Antzerki lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Betizu - Toro rojo  (Ignacio Amestoy Egiguren - 1993). Filma oroimen-ariketa kolektiboa da, hausnarketa-ariketa bat. Patxi Bisquerten pertsonaia aske eta osoki izateko ari da borrokan, eta herri oso batek aske eta osoki izateko egiten duen borrokaren isla izan nahi du.[4]
  • Miel Errauzkin (Ozkar Galán)
Migas de pan (2017)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskadiko Filmategia. Bisquert , Patxi. .
  2. (Galizieraz) Maceda, Felos de. (2007-12-31). «A Terra do Millo — Felos de Maceda  Felos de Maceda (kontsulta data: 2026-04-07).
  3. «Las hormigas ciegas» www.imdb.com (kontsulta data: 2026-03-31).
  4. Amestoy Egiguren, Ignacio. (1993). «Betizu, toro rojo. Patxi Bisquert.» teatroteca.teatro.es (kontsulta data: 2026-03-31).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]