Patziku Perurena
Patziku Perurena | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Patziku Perurena Loiarte |
Jaiotza | Goizueta, 1959ko martxoaren 26a (63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
![]() |
Patziku Perurena Loiarte (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1959ko martxoaren 26a[1] - ) euskal idazle eta pentsalaria da. Gaur egun Leitzan bizi da.
Bizitza eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arrasateko Eskola Politeknikoan ingeniaritzako ikasketak egiten ari zela, haurtzaroan ezagututako baserri-giroaren eta euskara hutsezko bizimoduaren galdu-minak idaztera bultzatu zuen.
Literaturako lehen urratsak olerkigintzan egin zituen: Joannes d'Iraolaren poema bilduma (1985), Emily (1987), Iraingo apaiz gaztearen kantutegi zaharra (1988), eta Ixileko kantak (1993).
Baina saiakera landu du batez ere, eta pentsalari zorrotz eta polemista moduan nabarmendu da: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Marasmus femeninus (1994), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), eta Dakiguna ikasten (2007).
Ikerketa filologikoa ere landu du Euskarak sorgindutako numeroak (1993) eta Koloreak euskal usarioan (1992) liburuetan, eta Leitzako ahozko historia jaso du beste lan mardul batean: Leitzako errege-erreginak (1996).
Bestalde, egunkarietan idatzitako artikuluak liburuetan bilduta eman ditu gero argitara: Zirian Zirika (1995), Etorrerakoak (1998), eta Trapuan pupua (2001).
Euskaltzain urgazle izendatua 1996ko martxoaren 29an. Herri Literatura Batzordean (2005-).
Idazlanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Harrpilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990, Erein)
- Koloreak euskal usarioan (1992, Erein)
- Euskarak sorgindutako numeroak (1993, Kutxa): Berrargitalpena Erein 2000
- Marasmus Femeninus (1993, Elkar)
- Leitzako errege-erreginak (1996, BBK)
- Goizueta eta Aranoko hizkerak (1999, Nafarroako Gobernua Aranoko Udala Goizuetako Udala): Juan Jose Zubirirekin elkarlanean
- Dakiguna ikasten (2007, Alberdania)
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Joannes d (1985, GAK)
- Emily (1987, Elkar)
- Iraingo apaiz gaztearen Kantutegi zaharra (1988, Pamiela)
- Isileko kantak (1993, Pamiela)
- XX. mendeko poesia kaierak - Patziku Perurena (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Harrizko pareta erdiurratuak (2004, Euskaltzaindia / BBK)
Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Zurian zirika (1995, Elkar)
- Etorrerakoak (1998, Txalaparta)
- Trapuan pupua (2001, Erein)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.