Paul-Henry Dietrich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
D'Holbach baroia

Frantses filosofoa (Edisheim, Palatinatua, 1723 - Paris, 1789). Parisen eta Lyndenen ikasi ondoren, Parisen hartu zuen bizilekua. Alemanezko zientzia-liburuen itzultzaile eta zabaltzailea izan zen, eta Dideroten adiskide zenez gero, Encyclopédie-ren idazketan esku hartu zuen.

Holbachentzat erlijioak oro despotismoaren tresna dira. Haren obra nagusia Izadiaren sistema (Système de la nature, 1770) da. Errealitate natural eta moralaren teoria ateo, materialista eta determinista azaltzen du Holbachek hor: materiazko natura gauza guztien -gizona barne- lehen kausa da eta betidanik izan da, ez du sekula inork sortu. Beste obra batzuk: Kristautasuna estalkirik gabe (1773, Le Christianisme dévoilé), Moral unibertsala (1776, La Morale universelle).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]