Edukira joan

Paul Bocuse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Bocuse

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul François Pierre Bocuse
JaiotzaCollonges-au-Mont-d'Or1926ko otsailaren 11
Herrialdea Frantzia
HeriotzaCollonges-au-Mont-d'Or2018ko urtarrilaren 20a (91 urte)
Hobiratze lekuacemetery of Collonges-au-Mont-d'Or (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
AitaGeorges Bocuse
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Eugénie Brazier
Fernand Point (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua eta enpresaburua
Lantokia(k)Lyon
Jasotako sariak

bocuse.fr…
Twitter: PaulBocuse Find a Grave: 186763332 Edit the value on Wikidata

Paul Bocuse (Collonges-au-Mont-d'Or, 1926ko otsailaren 11Collonges-au-Mont-d'Or, 2018ko urtarrilaren 20a)[1] frantziar sukaldaria zen. Eugénie Brazierren ikaslea, nouvelle cuisine izeneko mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen,[2] 1965ean Michelin Gidaren hiru izarrak lortu zituen. Gault Millau gidak eta The Culinary Institute of America erakundeak «mendeko sukaldari» eta «gastronomiaren aita santu» izendatu zuten. Lyongo L'Auberge du Pont de Collonges zuen jatetxe nagusia baina beste batzuk zituen mundu osoan. 1987tik aurrera Lyonen urtero Bocuse d'Or izeneko lehiaketa ospetsua antolatzen zuen.

1976 urtean, Club de Gourmets aldizkariak deitu zuen I Mesa Redonda sobre Gastronomia delakoan (Madril, azaroak 29-abenduak 2) parte hartu zuen Paul Bocusek, nouvelle cuisine française aurkezten, non ezagutza eta azokako sukaldaritza defendatu zituen, horren dekalogoa azaltzen(lehenago Chrisin Millau-k ezarrita). Bertan ezagutu zituen Juan Mari Arzak eta Pedro Subijana eta berarekin joan ziren Lyonera bi hilabete beranduago, non harekin egonaldi bat egin zuten, in situ ezagutzen Bocuseren lan egiteko era. Hark, harrera beroa eginez, eraman zituen sukaldari gipuzkoarrak inguruko etxaldeak eta produktuaak ezagutzera eta sorkuntza prozesuetan parte hartzera.[3].euskal sukaldaritza berria delakoaren inspiratzaileetako bilakatzen.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Thibaut Danancher, Paul Bocuse, le pape de la gastronomie, est mort, Le Point, 20/01/2018
  2. «USA: Paul Bocuse sacré "chef du siècle"» Le Figaro 2011-3-30.
  3. (Gaztelaniaz)Corcuera, Mikel.-25 años de la Nueva cocina vasca.- Bilbo : Aizkorri argitaletxea, 2003. ISBN 84-8263-905-6. 80 orr.


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.