Paul J. Sachs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paul J. Sachs
Bizitza
Izen osoa Paul Joseph Sachs
Jaiotza Manhattan1878ko azaroaren  24a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Cambridge1965eko otsailaren  18a (86 urte)
Familia
Aita Samuel Sachs
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Ikaslea(k) Alfred H. Barr Itzuli
John Walker Itzuli
Perry T. Rathbone Itzuli
Joseph Pulitzer
Otto Wittmann Itzuli
Jarduerak
Jarduerak bankaria, arte kontserbadorea, irakaslea eta arte bildumagilea
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Wellesley College Itzuli
Harvard Art Museums Itzuli

Paul Joseph Sachs (New York, AEB, 1878ko azaroaren 24a - Cambridge, Massachusetts, AEB, 1965eko otsailaren 18a) estatubatuar enpresaria eta museo zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul J.Sachs Harvardeko Fogg arte museoko zuzendaria eta museologia modernoaren aitzindarietakoa izan zen. 1922an museoko lana eta museoko arazoak izeneko ikastaro berritzailea ematen hasi zen Harvard Unibertsitatean. Artearekin zuzenean zerikusia zuten gaiez gain, museoen finantzei eta kudeaketari buruzkoak ere jorratzen zituen ikastaroan. Sachsen eskoletatik gero AEBetako eta Europako museo nagusietako zuzendari eta kudeatzaileak izango ziren ikasle asko igaro ziren eta, hala, haren ikuspegiak eragin handia izan zuen XX. mendeko museologian[1].

Erakusketa-espazioen antolaketa ere landu zuen Sachsek. Artelanak altuegi jartzeko joera zegoela uste zuen eta Fogg museoan koadroak ikuslearen begien parera jaistea erabaki zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Irazustabarrena, Nagore (2014-05-25) «Koadroak gehiegi jaitsi zituen museologoa» ArgiaCC-BY-SA lizentzia .