Paul Laffitte

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bilbon jaiotako kazetariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lafitte».
Paul Laffitte
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean François Paul Laffitte
Jaio 1839ko maiatzaren 14a
Bilbo ( Bizkaia)
Hil 1909
 ? ()

Jean François Paul Laffitte edo Paul Laffitte, okzitaniera arautuan Lahita edo Lafita[1] (Bilbo 1839ko maiatzaren 14a - ? 1909) Bizkaian jaiotako ekonomialari eta kazetari politikoa; bere bizitza batez ere Frantzian kokatu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen 1839an. Bere aita Jean Roger Laffitte (Paris 1807 - 1849) frantses estatuko kontsula izan zen hiriburu bizkaitarrean 1839tik 1841era eta bere ama Maria Francisca Beaskoetxea durangarra zen, 1814an jaioa. Biak 1846an ezkondu zirenean onartu zuten Paul semetzat[2].

Bere aitona Pierre[3] Jacques Laffitteren anaia zen; baionesa (1767 - 1844) Frantziako Ministro-Kontseiluko presidentea eta Frantziako Bankuko gobernadorea izan zen.

Frantses estatuan eman zen hautes-sistemaren erreformari buruzko eztabaidan parte hartze aktiboa izan zuen; zenbaitentzat[4] kazetari politiko gisa horretaz idatzi zuena oso interes handikoa da. Liberalismoa eta parlamentarismo errepublikarra defenditu zituen jarrera hauek jasotzen zituzten kritiken aurrean eta Saint-simonismoaren[5] zaleen artean kokatu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eta politika munduak jorratzen dituzten liburu eta idazki batzuk idatzi zituen frantsesez:

  • 1886: La Parole.
  • 1888: Le Suffrage Universel Et Le Régime Parlementaire.
  • 1894: Lettres d'un parlementaire.
  • 1896: Jéroboam ou la finance sans méningite.
  • 1897: La Réforme électorale. La représentation proportionnelle.
  • 1910: La Paradoxe d'égalité et la représentation proportionnelle. Deux essais de politique positive.

Aipuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jéroboam ou la finance sans méningite liburutik ateratako aipuak:

  • « Ergel pobre bat ergela da baina ergel aberats bat aberatsa da. »
  • « Frantzian esaten dizute arrautz guztiak saski berean ez ipintzeko. AEBetan ipintzeko aholkatzen dizute, betiere saskia zaintzapean baduzu. »
  • « Lana inoiz metatzen ez den kapitala da. »
  • « Hiru lege sorta daude: Jainkozko legeak, gizakien legeak eta elkarteen gainekoak. »
  • « Administratzaile batek administratzen du, hiru administratzailek administratzeko erarik onena bilatzen dute, bost administratzailek programa kontrajarrien gainean diskutitzen dute, zazpi administratzaile kalakan ariko dira. »
  • « Zoria itsua da eta diruak ez du usainik, diote esaera zaharrek. Horrexegatik finantzariak ahalegintzen dira ukimena hobetzen. »
  • « Ospea ehun aldiz inprimatutako izen bat da. »
  • « Kontabilitatea elkarte anonimoen gakordea da. »
  • « Administrazioa berandu datozenak aurrerapenez ateratzen direnekin gurutzatzen diren lekua da. »[6]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paul Laffitte: Jéroboam ou La Finance sans Méningite, 2. edizioa, Paris, 1920, Edition de la Sirène; 237 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) hita (arruntagoa gaskoieran) edo fita (okzitanieraren beste hizkeretan) hitzetik datorrela azaltzen du; "muga, mugarri" esan nahi du.
  2. Laffittetarren genealogia.
  3. Zerikusirik ez, bistan da, Piarres Lafitterekin.
  4. Bere aipamena Political uses of political representation lanean, H.S. Jones; ikus 27-29.or.
  5. Ideia horiek Gustave d'Eichthal eta Édouard Chartonengandik jaso zituen; azken honen alaba batekin ezkondu zen. Ikus aitaginarrebaren omenez idatzi zuen artikulua.
  6. Citations et proverbes webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]