Paul Painlevé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Painlevé
Paul Painlevé 01.jpg
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1925eko apirilaren 17a - 1925eko azaroaren 28a
Édouard Herriot - Aristide Briand
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1917ko irailaren 12a - 1917ko azaroaren 13a
Alexandre Ribot - Georges Clemenceau
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaParis1863ko abenduaren 5a
Herrialdea Frantzia
Talde etnikoaFrantziarra
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1933ko urriaren 29a (69 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Montparnasseko hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
TesiaQ59532302 Itzuli
Tesi zuzendariaCharles Émile Picard (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Pierre Fatou
Auguste Boulanger (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles Émile Picard (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, politikaria eta katedraduna
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Lille University of Science and Technology (en) Itzuli  (1887 -  1892)
École polytechnique  (1892 -  1910)
Parisko Zientzien Fakultatea  (1892 -  1910)
Collège de France  (1896 -  1910)
École normale supérieure  (1897 -  1910)
Lan nabarmenakPainlevé transcendents (en) Itzuli
Painlevé conjecture (en) Itzuli
Painlevé paradox (en) Itzuli
Painlevé theorem (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaGiza Eskubideen Liga
Frantziako Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Instituto de Estudios Catalanes (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican-Socialist Party (en) Itzuli

Paul Painlevé Paris, 1863ko abenduaren 5a - ibidem, 1933ko urriaren 29a) frantziar politikari eta matematikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1917an eta 1925ean.

Matematika ikasi zuen École normale supérieure delakoan eta Lilleko eta Sorbonako unibertsitateetan irakasle izan zen. Ekuazio diferentzialen arloan lan egin zuen eta hegaldiaren teoriari aplikatu zizkion. 1908an Wilbur Wrighten aireplanoko lehen bidaiaria izan zen Frantzian eta 1909an aeronautikako lehen ikastaroa sortu zuen.

1915 eta 1917 artean Hezkuntza Publikoko ministro izan zen eta 1917ko irailaren 12an lehen ministro izendatu zuten. Bere agintaldiak bederatzi aste iraun zuen eta aurre egin behar izan zien Errusiako Iraultzari, Estatu Batuak gerran sartzeari, Robert Nivelle jeneralaren erasoaldiaren porrotari, tropen matxinadei eta britainiarrekiko harremanei.

1920ko hamarkadan Maginot lerroaren eraikuntzaren bultzatzaileetako bat izan zen. 1925ean Diputatuen Ganberako lehendakari izendatu zuten.

1925eko apirilaren 17an lehen ministro izendatu zuten bigarrenez. Sirian matxinada bat gertatzeaz gain, ezin izan zuen finantza-krisia konpondu eta azaroaren 21ean dimititu behar izan zuen.