Paul Robeson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paul Robeson
Paul Robeson 1942.jpg
Bizitza
Jaiotza Princeton1898ko apirilaren 9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Filadelfia1976ko urtarrilaren 23a (77 urte)
Hobiratze lekua Ferncliff Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (istripu zerebrobaskularra)
Familia
Aita William Drew Robeson I
Ama Maria Louisa Bustill
Ezkontidea(k) Eslanda Goode Robeson  (1921eko abuztuak 17 -  1965eko abenduak 13)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Rutgers University
Columbia Law School
SOAS, University of London
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, abeslaria, abokatua, idazlea, musikaria, saskibaloi jokalaria eta amerikar futboleko jokalaria
Jasotako sariak
Mugimendua Harlemgo Pizkundea
Ahots mota baxua
Zerbitzu militarra
Adar militarra Nazioarteko Brigadak
Gatazka Espainiako Gerra Zibila
IMDb nm0732079

Paul Robeson (Princeton, New Jersey, 1898ko apirilaren 9a - Philadelphia, 1976ko urtarrilaren 23a) Estatu Batuetako abeslari, antzezle eta beltzen buruzagia izan zen. Columbiako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta gero abokatu gisa jardun zuen. 1921ean hasi zen antzezle-lanetan eta 1924tik aurrera arrakasta handia izan zuen antzerkian, batez ere O´Neillen lanak antzeztuz, Jones enperadorea, besteak beste. 1925ean herri-musika kantatzen hasi zen. Gero zineman eta antzerkian lan egin zuen eta Shakespeareren Otelo antzerki-lanarekin ospe handia lortu zuen. 1934an bidaldi bat egin zuen Sobietar Batasunean zehar, eta bat egin zuen ezkerreko joera politikoekin. 1950ean Estatu Batuetako gobernuak pasaportea kendu zion, Alderdi Komunistako kideak salatu nahi izan ez zituelako. Hurrengo urteetan baztertua izan zen bere jarrera politikoagatik. 1958tik aurrera, Europan bizi izan zen; Estatu Batuetara 1963an itzuli zen. Film nagusiak: Sanders of the River (1935); Show Boat (1936); King Solomon´s Mines (1937); The Proud Valley (1940).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Robeson Aldatu lotura Wikidatan