Paul Sabatier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Paul Sabatier
Paul Sabatier.jpg
Bizitza
Jaiotza Carcasona1854ko azaroaren 5a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Tolosa Okzitania1941eko abuztuaren 14a (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Tesi zuzendaria Marcelin Berthelot
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea kimikaria, poeta, maisu/maistra eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Tolosako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Erret Akademia

Paul Sabatier (Carcasona, Frantzia, 1854ko azaroaren 5a - Okzitaniako Tolosa, 1941eko abuztuaren 14a) frantses kimikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Collègen egin zituen kimikako ikasketak, eta Okzitaniako Tolosako unibertsitatean irakasle izan zen. Katalisiaren azterketan jardun zuen batez ere. Jean-Baptiste Senderens frantses kimikariarekin batera nikel erreduzituaren ezaugarriak zehaztu zituen, eta hidrokarburo askoren sintesia egitea lortu zuen horrenbestez. Oxido metalikoek lehen mailako alkoholetan duten eragina ere ikertu zuen hidrokarburo etilenikoak lortzearren.

Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1912. urtean Victor Grignard frantses kimikariarekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Sabatier Aldatu lotura Wikidatan