Paul Scofield

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Scofield
Paul Scofield Allan Warren.jpg
Bizitza
JaiotzaMendebaldeko Sussex1922ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaSussex2008ko martxoaren 19a (86 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Leuzemia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakahots-aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoaShakespearean comedy (en) Itzuli

IMDB: nm0006890 Allocine: 5049 Allmovie: p64000 TCM: 172786 IBDB: 59374
Musicbrainz: 06ed1f24-f226-4c23-994a-8ff5563c989b Find a Grave: 25400963 Edit the value on Wikidata

David Paul Scofield (Birmingham, 1922ko urtarrilaren 21a - Sussex, 2008ko martxoaren 19a) britainiar aktorea izan zen, antzokian, zineman eta telebistan aritutakoa. Shakespearen aktore hoberenetarikoa kontsideratu dute eta nahiago izan zuen antzokia filma baino.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul Scofield Birminghamen jaio zen 1922ko urtarrilaren 21ean, Warwickshiren, Ingalaterran. Mary eta Edward Harry Scofield izan zituen gurasoak eta umeak aste gutxi zituenean, sendia Hurstpierpointera joan zen bizitzera, Sussexen, aita eskolako zuzendari egin zutelako. Aita anglikanoa izan zen bitartean, ama katolikoa zen. Amaren fedean bataiatu zuten Paul txikia.

1939an, Scofieldek eskola utzi zuen 17 urte zituenean eta antzerkian hasi zen eta berehala alderatu zuten Laurence Olivier handiarekin.

1942ko urrian ezkondu zen Joy Parker aktorearekin. Bikoteak 2 seme-alaba izan zituen: Martin (1945ean jaioa) eta Sarah (1951n jaioa).

Leuzemiak hil zuen Scofield Sussexen, 2008ko martxoaren 19an, 86 urte zituenean.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an, Pericles, Prince of Tyre de Walter Nugent Monck obran egin zuen lan Royal Shakespeare Theatre-en Stratford-upon-Avon.

1949an, Alejandro Magno izan zen Terence Rattiganen Adventure Story obran.

1966an, Royal Shakespeare Companyren Staircasen hartu zuen parte.

Bere bizitzan hainbat Antzerki sari irabazi zuen, horien artean Tony Saria A Man for All Seasons lanarengatik 1960an.[2]

1979an Amadeus lanaren muntaia originalean azaldu zen, Salieriren paperean.

Oso ezaguna egin zen Shakespearen lanetako hainbat interpretazio egiteagatik. 2004an, Royal Shakespeare Company-ko kideek Shakespearen historiako interprete onena aukeratu zuten eta Paul Scofieldek jaso zuen Liar Erregea obran egindako lanarengatik.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen Thomas Mororen papera egiteagatik A Man for All Seasons lanean.[3] [4]

1994an, Oscar Sarietarako bigarren izendapen bat jaso zuen Robert Redfordek zuzenduriko Quiz Show: El dilema lanagatik. 1950eko hamarkadan, AEBetan, Twenty One telebista programak eragindako eskandalua ukitzen zuen filmak eta Scofield Mark Van Dorenen papera egiten zuen, eskandaluaren protagonista zen Dorenen aita, alegia. [5] [6]

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
1955 That Lady Filipe II.a Espainiakoa
1958 Carve Her Name with Pride Tony Fraser
1964 The Train Col. von Waldheim
1966 A Man for All Seasons Sir Thomas More
1968 Tell Me Lies
1970 Bartleby The Accountant
Nijinsky: Unfinished Project Sergei Diaghilev
1971 King Lear King Lear
1973 Scorpio Zharkov
A Delicate Balance Tobias
1983 Ill Fares the Land voice
1984 Summer Lightning Old Robert Clarke
1985 1919 Alexander Scherbatov
Anna Karenina Karenin Telefilm
1989 When the Whales Came The Birdman
Henry V Karlos VI.a Frantziakoa
1990 Hamlet Mamua
1992 Utz Doctor Vaclav Orlik
London Narrator
1994 Genesis: The Creation and the Flood Voice
Quiz Show Mark Van Doren
1996 The Crucible Thomas Danforth
1997 Robinson in Space Narratzailea
1999 Animal Farm Boxer Ahotsa
Rashi: A Light After the Dark Ages Ahotsa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «BFI Screenonline: Scofield, Paul (1922-2008) Biography» www.screenonline.org.uk (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  2. (Ingelesez) «Paul Scofield's career highlights» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  3. (Ingelesez) Obituary: Paul Scofield. 2008-03-20 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2008-04-09 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  5. (Ingelesez) Acting world mourns Paul Scofield. 2008-03-20 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  6. (Ingelesez) «Ian McKellen | Writings | Tribute | Paul Scofield, 1922 - 2008» mckellen.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]