Edukira joan

Paula Andrea Betancur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paula Andrea Betancur

Bizitza
JaiotzaLeticia (en) Itzuli1972ko ekainaren 1a (53 urte)
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, aktorea eta enpresaburua

Twitter: PaulaAndreaB_ Instagram: paulaandreabetancur Edit the value on Wikidata

Paula Andrea Betancour Arroyave (Medellin, Antioquia, Kolonbia, 1972ko ekainaren 1a) Kolonbiako edertasun erregina ohia, modeloa, aktorea eta enpresaburua da. Paula Andrea Amazonas departamenduko ordezkaria izan zen 1992 urteko Edertasun Lehiaketa Nazionalean eta Señorita Colombia aukeratu zuten 1992 urtean. Hurrengo urtean Mexikon egindako Miss Unibertso 1993an Kolonbia ordezkatu zuen, lehiaketaren hasieratik faboritoetako bat izan zen Milka Chulinarekin (Miss Venezuela) batera koroa unibertsalean, lehiaketan urte horretako galako jantzian puntajerik altuena lortu zuen, 1993-1994 Unibertsoko erregina orde tokia lortu zuen, Dayanara Torres puertorricarraren aurka galdu zuen lehen postua eta. Miss Uninertso 1992an ere, Paola Turbay kolonbiarra bigarren geratu zen, eta gero Miss Unibertso 1994an, Carolina Gómezek erregeordetza lortu zuen berriro. 2008 urtean, Taliana Vargas Kolonbiako laugarren Unibertsoko erreginaordetza kolonbiarra bihurtu zen, ondoren Ariadna Gutiérrez 2015ean eta Laura González 2017an.[1][2]

Aitaren familiaren aldetik jatorri italiarra du.

Bere erreginaldiaren ostean, besteak beste, Gianni Versace marka handiaren irudia izan zen ibiltokietan aritu zen. Gioia aldizkari italiarraren azala izan zen. Desafio 20-04an parte hartu zuen, eta irabazi egin zuen. 2015erako, Desafio 2015 telerrealitatean hartu zuen parte berriro, ordukoan Indian. Kolonbiako modelatze enpresetan parte hartu zuen, hala nola, Klass Models eta Ameriketako Estatu Batuetan ere sinatu zuen L'Agence-rekin.[2][3] Modelo gisa egin zuen azken lana Donjuan aldizkarirako izan zen.

Aktore lanetan Antonio Banderas eta Melanie Griffith protagonista zituen eta Fernando Trueba espainiarrak zuzendu zuen Two Much komedian egin zuen debuta. RCN kateko Verano en Venecia telenobelaren protagonista izateko hautagaien taldean egon zen, baina azkenean beste aktore bat aukeratu zuten.[4]

Paula Andrea enpresa munduan sartu zen entsaladaz eta janari lasterrez betetako jatetxea muntatzean, baina aurrerago bainurako soinekoen lerro bat kaleratu zuen. Gainera, azalerako olio hezetzaile eta hidratatzailez osatutako edertasun-lerro bat du (Paula Andrea Secrets).

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1999 Yo soy Betty, la fea Bere burua Gonbidatu berezia

Telerrealitate Showak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Rola Emaitza
2015 Desafío 2015: India, la reencarnación Parte-hartzailea Bosgarren postua
2004 Desafío 2004: La aventura Irabazlea

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Carlos Villegasekin ezkonduta egon zen, eta 2008 urtean dibortziatu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Mateo, Salome eta Simon. Lehen Medellínen bizi izan zen, eta gero Bogotan. 2019 urtean, 47 urte zituela, Fatima izeneko laugarren alaba izan zuen, Luis Miguel Zabaleta Jimenezekin ezkondu ondoren.[5][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa:

Paola Turbay

1. Finalista Miss Unibertso 1993 Hurrengoa:

Carolina Gómez

Aurrekoa

Paola Turbay

Señorita Colombia

1992

Hurrengoa:

Carolina Gómez

Aurrekoa

Ivonne Maritza Gómez

Señorita Amazonas

1992

Hurrengoa:

Liliana Patricia Mantilla