Paula Hawkins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paula Hawkins
Paula Hawkins Göteborg Book Fair 2015.jpg
Bizitza
Izen osoa Paula Hawkins
Jaiotza Harare1972ko abuztuaren 26a (47 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Keble College (en) Itzuli
Hizkuntzak Ingelesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, eleberrigilea eta idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Amy Silver
IMDb nm6391502
paulahawkinsbooks.com

Paula Hawkins (Salisbury, 1972ko abuztuaren 26a) zimbawen jaiotako kazetari eta idazle britainiarra da. The Girl on the Train eta Into the water eleberrien idazlea da[1][2].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paula Salisbury, Rhodesia hirian (Gaur egun Harare, Zimbabwe) jaio eta hazi zen. Bere aita ekonomia irakasle eta kazetari ekonomikoa zen.

Hawkins, 1989an Londresera bizitzera joan zen, 17 urte zituela. Oxfordeko unibertsitatean filosofia, politika eta ekonomia ikasi zuen. The Times egunkarian lan egin zuen ekonomia atalean kazetari gisa eta geroago, autonomo gisa, zenbait argitalpenetarako. Baita ere, emakumeen aholkularitza ekonomikorako The Money Goddess liburua idatzi zuen.

2009an, Paula Hawkinsek eleberri erromantikoak idazteari ekin zion Amy Silver izenpean. Idatziriko eleberrien artean ezagunena Confessions of a Reluctant Recessionista da.

2015ean The Girl on the Train eleberria idaztean, bere lanen tematika erabat aldatu zuen, azken hau misterio eta dramaren ingurukoa baita. Eleberri honek arrakasta handia izan zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amy Silver izenpean argitaraturiko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua ISBN kodea
2001 Guerrilla Learning: How to Give Your Kids a Real Education With or Without School ISBN 9780471349600
2009 Confessions of a Reluctant Recessionista ISBN 9780099543558[3]
2010 All I Want for Christmas ISBN 9780099553229[4]
2011 One Minute to Midnight ISBN 9780099564638[5]
2013 The Reunion ISBN 9780099574491[6]


Paula Hawkins izenpean argitaraturiko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua ISBN kodea
2015 The Girl on the Train ISBN 9781594634024[7]
2017 Into the Water ISBN 9780735211209

The Girl on the Train[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Girl on the Train eleberri ospetsua,misterioz beterik dago. Bertan, indarkeria matxista edo alkoholaren neurrigabeko kontsumoa bezala gaiak jorratzen ditu. Eleberri honek, arrakasta komertzial oso handia izan zuen.

Eleberri hau idazten sei hilabete iraun zuen, tarte hortan Hawkinsek bere bizitzako denboraren zati handi bat honi eskainiz. Eleberria idatzi bitartean, zailtasun ekonomiko handiak bizi zituen eta lan hau amaitu ahal izateko bere aitari mailegu bat eskatu behar izan zion.

2016an, Tate Taylorrek The Girl on the Train filma egin zuen, Paula Hawkinsek idatzitako eleberriko pasarteetan oinarriturik.[8][9]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Girl on the Train eta Into the Water lanak Goodreads Choice Award sariarekin saritu zituzten 2015 eta 2017an misterio eta suspense atalean[10][11]. Horrez gain, 2016an BBCk emakume eraginkorrenetakoen artean aukeratu zuen.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Saner, Emine. (2015-04-21). «The Girl on the Train: how Paula Hawkins wrote ‘the new Gone Girl’» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  2. (Ingelesez) Alter, Alexandra. (2015-01-30). «Welcoming the Dark Twist in Her Career» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  3. Chicklitchloe. (2009-10-13). «Chloe's Chick Lit Reviews» Chloe's Chick Lit Reviews . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  4. Chicklitchloe. (2010-11-24). «Chloe's Chick Lit Reviews» Chloe's Chick Lit Reviews . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  5. Chicklitchloe. (2010-11-24). «Chloe's Chick Lit Reviews» Chloe's Chick Lit Reviews . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  6. Chicklitchloe. (2013-10-15). «Chloe's Chick Lit Reviews» Chloe's Chick Lit Reviews . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  7. (Ingelesez) «The Girl on the Train» paulahawkinsbooks.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  8. La chica del tren Showtimes - IMDb. . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  9. SensaCine. «'La chica del tren': Emily Blunt protagoniza el nuevo póster de la adaptación del 'best-seller' de Paula Hawkins» SensaCine.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  10. «Announcing the Winners of the 2015 Goodreads Choice Awards!» Goodreads . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  11. «Announcing the Winners of the 2017 Goodreads Choice Awards!» Goodreads . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  12. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2016: Who is on the list?» BBC News 2019-10-07 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]