Paulino Gómez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paulino Gómez
Bizitza
Jaiotza Bilbo1891ko ekainaren  2a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Tolosa1963ko apirilaren  26a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta sindikalista
Kidetza Unión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Paulino Gómez de Segura Beltrán de Heredia (Bilbo, 1891ko ekainaren 2a - Tolosa, 1963ko apirilaren 26a) euskal okina eta politikari sozialista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paulino Gómez de Segura Beltrán de Heredia Bilbon jaio zen, 1891ko ekainaren 2an.

Familia katoliko xumean jaioa, 16 urte besterik ez zituen Ezkerraren Gazteetan sartu zenean eta haustura izan zen hori familiarekiko harremanetan[1]. Okina izan zen Bilbon, baina beste saltzaileen boikota jasan zuen eta Bizkaiko meategietara joan zen lanera, okin eta berogailuak jartzen ere bai.

Bilbora itzuli zenean, okin izatea lortu zuen eta Okinen Elkartearen buru izatea iritsi zen. Ortuellan lan egin ondoren, Langileen Elkartearen Zentroa sortu zuen Bilbon eta Bizkaiko Okinen sindikatuaren buru ere izan zen. UGT-ren 1922, 1927 eta 1928ko kongresuetan izan zen eta elikagai, kamarero, pastelero eta sukaldarien ordezkari izan zen, bai Bizkaian eta baita Araban ere.

UGTko kidea, 1931ko hauteskundeetan zinegotzi aukeratu zuten Bilbo Zaharrean, II. errepublika aldarrikatuko zen garaian[2].

Indalecio Prietoren aldekoa, errepresaliatua izan zen 1934ko Iraultza zela-eta eta ezin izan zituen bere lanak egin 1936ko otsailera arte.

1936an, Herri Fronteko hautagaietako bat izan zen eta, Gerra Zibila hasi zenean, Bizkaiko Defentsa Batzordeko komisario izendatu zuten eta erbestera jo behar izan zuen frankistak Bilbon sartu zirenean[3].

Gerra amaitu zenean, Frantziara erbesteratu beharrean izan zen eta ardura postuak izan zituen Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzan eta baita UGT eta PSOEn ere. PSOE alderdiko Batzorde Eragileko kide hautatu zuten 1944ko batzarrean. Gisa berean, UGT sindikatuko lehendakariordea eta Euskadiko UGTko lehendakaria ere izan zen. Eusko Jaurlaritzako kontseilari izendatu zuten 1952an, Fermin Zarzarekin batera Gizarte Laguntza Sailburua hain zuzen ere[4].

Paulino Gómez Tolosan hil zen (Frantzia), 1963ko apirilaren 26an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz): Cristina Goikoetxea: "Un panadero socialista en el Gobierno Vasco", Bilbao aldizkaria, 2015eko martxoa, 29.or.