Paulino Gómez Sáiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paulino Gómez Sáiz
Segurtasuneko zuzendari nagusia

Bizitza
Jaiotza Miranda Ebro1889ko martxoaren  11
Herrialdea  Bizkaia
Heriotza Bogota1977ko otsailaren  7a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Paulino Gómez Sáiz (Miranda de Ebro, 1889ko martxoaren 11 - Bogotá, 1977ko otsailaren 7a) PSOE-ko politikaria izan zen. Gerra Zibilaren garaian, ordena publikoaz arduratu zen Katalunian eta Seguridadeko zuzendari orokor izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paulino Gómez Sáiz Miranda de Ebron jaio zen, 1889ko martxoaren 11n. Bi urte besterik ez zuen familia osoa Bilbora joan zenean. Hantxe ezkonduko zen Judit Basterra Nanclaresekin.

Bizkaiko Gazteria Sozialisten lehendakari izan zen eta, 1917an, Bilboko Sozialisten Elkarteko kide egin zen. Bizkaian izandako 1934ko urriko greba iraultzailearen sustatzaile zela-eta, atxilo hartu zuten.

1936ko uztailean, Bizkaiko Defentsa Juntaren kontseilari izan zen eta Euskal Herrian parte hartu zuten lehen batailoiak mobilizatu zituen.

1937ko ekainean, Ordena Publikoaren delegatu egin zuten Katalunian[1], José Echevarría Novoaren ordez. Seguridadeko zuzendari orokor izan zen eta gobernazio ministro Negrínen kabinetean, gerra amaitu zen arte kargu honetan mantenduko zelarik.

1939ko martxoaren 3an, Juan Negrínek Cartagenara bidali zuen Paulino Gómez aginte militarra eta itsas agintea erresistentzia posible zelaz informatzeko. Horretarako, Francisco Galán izendatu behar zuten [[Cartagena]ko basearen buru. Ez zuten aintzat hartu eta Miguel Buiza izan zen horietako bat. Casadok estatu-kolpea eman zuenean, martxoaren 6an, atzerrira irten beharrean izan zen, Negrín eta beste errepublikako agintari batzuk bezala.

Gerra amaitu zenean, Marseillarantz zihoan ontzian joateko aukera izan zuen, kolonbiar kontsulak bere funtzionarioetako bat balitz bezala pasatzen lagundu zionean. Kolonbiako erbestean, xaboi fabrika bat sortu zuen eta arrain izoztuarenak ere bai. Bogotan bizi den Paulino Gómez Basterra arkitektoaren aita da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]