Paulo Jr.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paulo Jr.
Nova Rock 2014 - Paulo Xisto Pinto Jr..JPG
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaulo Xisto Pinto Junior
JaiotzaBelo Horizonte1969ko apirilaren 30a (53 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakbaxu-jotzailea, musikaria, kantugilea eta gitarra-jotzailea
KidetzaSepultura
Genero artistikoagroove metal (en) Itzuli
Death metala
alternative metal (en) Itzuli
Musika instrumentuabaxua
perkusio instrumentua
gitarra
DiskoetxeaCogumelo Records (en) Itzuli

MySpace: unabomberfiles Musicbrainz: 0575698a-e8a7-4f77-b160-dc6d75644e27 Discogs: 254254 Allmusic: mn0000034755 Edit the value on Wikidata

Paulo Xisto Pinto, Jr., Paulo Jr. (Belo Horizonte, 1969ko apirilaren 30a - ), brasildar musikaria da, Sepultura metal bandaren baxua. Bandan izan da 1985az geroztik eta urte gehien daramatzan kidea da.

Biografia eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paulo Xisto Pinto, Jr., Paulo Jr. (Belo Horizonten jaio zen, 1969ko apirilaren 30ean. Hiru senide izan zituen, 2 anaia eta arreba txikiago bat. Aita abokatua izan zuen.

Giannini izan zen bere lehen baxua, 15 urte zituenean eta Steve Harris, Geddy Lee, Geezer Butler edo Gene Simmonsen eraginak jaso zituen.

Zaletasunen artean, Jiu Jitsu eta futbola ditu, Clube Atlético Mineiro ekipoaren jarraitzaile sutsua delarik[1].

Sepultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an, Xistok Cavalera senideak ezagutu zituen Belo Horizonten. Hurrengo urtean batu zitzaion Sepultura bandari, aurreko baxua zen Roberto Raffanek utzi zuela-eta.

The Unabomber Files[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an, Xistok The Unabomber Files banda sortu zuen Eminenceko Alan Wallace eta André Márciorekin eta Chakaleko Vladimir Korgekin batera[2].

2013an, taldeak 6 abesti zituen EP bat atera zuen eta Buried In My Bunker abestiaren bideokliperako teaserra.

Beste proiektu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, Sayowaren bigarren albumeko baxua izan zen eta, 2013an, berriz, Eminencen laugarrena izan zen The Stalker albumean.

Karitate lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999az geroztik, Xistok urteroko futbol lehiaketa antolatu izan du Belo Horizonte brasildar jokalari-ohi, telebista-izar, musikari eta bandako kideen artean. Janari kilo bana donatzea eskatu zitzaien ikusleei eta donazioak bertako ongizate erakundeei eman zitzaizkien.

2008ko apirilean, Xistok Medalha da Inconfidência kondekorazioa jaso zuen. 1952an Juscelino Kubitschek presidenteak sortutako kondekorazioa zen hau, Gerais meategiak eta herrialdearen garapenean lagundu zuten pertsonen omenez.

Musika ekipoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zon Legacy 5 soka eta Sonus 5 soka
  • Fender 5 soka custom Shop

Anplifikadore ta Gabineteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Boogie Triaxis mahaia
  • Meteoro 1600
  • SansAmp RB-1
  • SWR
  • Rocktron intellifects
  • Meteoro MPX bass drive & direct
  • Crown 2400
  • Ampeg 8 x 10"
  • Meteoro 8 x 10"
  • Megoliath 8 x 10"

Efektu pedalak eta osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cry Baby Bass wah
  • DOD
  • Fender sokak eta DR (050-130 y 045-125)
  • Fender kableak eta Tecniforte

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sepultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1985 - Bestial Devastation
  • 1986 - Morbid Visions
  • 1987 - Schizophrenia
  • 1989 - Beneath the Remains
  • 1991 - Arise
  • 1993 - Chaos A.D.
  • 1996 - Roots
  • 1998 - Against
  • 2001 - Nation
  • 2002 - Revolusongs
  • 2003 - Roorback
  • 2006 - Dante XXI
  • 2009 - A-Lex
  • 2011 - Kairos
  • 2013 - The Mediator Between Head and Hands Must Be the Heart

Eminence[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulo Jr. Aldatu lotura Wikidatan