Edukira joan

Paulo Rocha (zinemagilea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paulo Rocha (zinemagilea)
Bizitza
JaiotzaPorto1935eko abenduaren 22a
Herrialdea Portugal
HeriotzaVila Nova de Gaia2012ko abenduaren 29a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
Lisboako Unibertsitatea
La Fémis
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta film-muntatzailea
Jasotako sariak

IMDB: nm0733846 Allocine: 4625 Allmovie: p241306 Edit the value on Wikidata

Paulo Soares da Rocha (Porto, 1935eko abenduaren 22a - Vila Nova, 2012ko abenduaren 29a ) portugaldar zinemagilea izan zen.

Portugalgo Novo Cinema mugimenduaren sortzaileetako bat da.

1953an Zuzenbidea ikasten hasi zen Lisboako Unibertsitatean.

Zuzenbide ikasketak alde batera utzita, Frantziara joan zen 1959an . Parisen, 1962ra arte, Institut des Hautes Études Cinématographiques-en egon zen eta bertan Zinema Zuzendaritzan diploma lortu zuen. Jean Renoirren bekadun laguntzaile izan zen Le Corporal Épingle filmean (1962).

Portugalera itzuli zen eta Manoel de Oliveiraren zuzendari-laguntzaile lanetan aritu zen Acto da Primavera (1963) eta A Caça (1964) filmetan.

1962an Verdes Anos filmarekin debutatu zuen. Pelikula hau António da Cunha Tellesek ekoiztu zuen eta Novo Cinema mugimenduko film garrantzitsuenetako bat da.

Jorge Silva Melo, Manoel de Oliveira, João Canijo, Fernando Lopes eta Raquel Freireren filmetan ere parte hartu zuen aktore gisa.

Portugalgo Zinema Zentroko zuzendaria izan zen 1973tik 1974ra. 1975 eta 1983 urteen artean Tokioko Portugalgo Enbaxadako Kultura Adjuntua izan zen.

A Ilha dos Amores (1982) film luzean Wenceslau de Moraesen bizitza eta obra aztertu zituen.

1994ko ekainaren 9an Henrike Infantearen Ordenako Ofizial Handi egin zuten.[1]

2012ko abenduaren 29an hil zen, 77 urte zituela, Arrábida ospitalean, Vila Nova de Gaia-n, iktus baten ondorioz.[2]

Filmografia (zuzendaria)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Se Eu Fosse Ladrão... Roubava (2013)
  • Vanitas (2004)
  • As Sereias (2001)
  • A Raiz do Coração (2000)
  • Camões - Tanta Guerra, Tanto Engano (1998)
  • O Rio do Ouro (1998)
  • Portugaru San - O Sr. Portugal em Tokushima (1993)
  • Oliveira, l'Architecte (1993)
  • Máscara de Aço contra Abismo Azul (1988)
  • O Desejado (1988)
  • A Ilha dos Amores (1982)
  • A Pousada das Chagas (1972)
  • Sever do Vouga... Uma Experiência (1971)
  • Mudar de Vida (1966)
  • Os Verdes Anos (1963)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Cidadãos Nacionais Agraciados com Ordens Portuguesas. Presidência da República Portuguesa.
  2. publico.pt. (29 de dezembro de 2012). Morreu o cineasta português Paulo Rocha. .