Pauls Kalniņš
| Pauls Kalniņš | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1927ko martxoaren 14a - 1927ko apirilaren 8a ← Jānis Čakste - Gustavs Zemgals →
1925eko martxoaren 20a - 1934ko maiatzaren 15a
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Vilce Parish (en) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Lustenau, 1945eko abuztuaren 26a (73 urte) | ||||||
| Familia | |||||||
| Ezkontidea(k) | Klāra Kalniņa | ||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Liepāja Gymnasium (en) Q62018688 | ||||||
| Hizkuntzak | letoniera | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria eta medikua | ||||||
| Lantokia(k) | Riga | ||||||
| Jasotako sariak | |||||||
| Kidetza | Q30135601 | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | Latvian Social Democratic Workers' Party (en) | ||||||
Pauls Kalniņš (Dobele Barrutia, 1872ko martxoaren 3a – Lustenau, 1945eko abuztuaren 26a) letoniar sendagile eta politikaria izan zen. Letoniako jarduneko presidentea izan zen 1927an eta 1944tik hil zen arte.
Moskuko Unibertsitatera joan zen Natur Zientziak ikastera, baina geroago Tartuko Unibertsitatera joan zen eta Medikuntzan doktoratu zen. 1895ean Klāra Kalniņa ezagutu zuen eta hiru urte geroago ezkondu ziren.
1897tik 1901era Letoniatik kanpo deportatu zuten ezkerreko ideiengatik. Itzuli ondoren sozialdemokratekin elkartu zen eta 1905eko Errusiako Iraultzan parte hartu zuen. Sozialdemokraziaren zuzendaritza ez-boltxebikearen parte izan zen.
1918tik 1924ra Letoniako Langileen Alderdi Sozialdemokratako Komite Zentraleko kide, Letoniako Batzar Konstituziogileko kide eta diputatu eta parlamentuko lehendakari izan zen. Letoniako jarduneko presidentea izan zen 1927an, Jānis Čakste presidentea hil zenetik Gustavs Zemgals hautatu zuten arte.
1930ean eta 1933an presidentegai izan zen, eta bietan galdu zuen Alberts Kviesisen aurka. Lau hilabete eman zituen atxilotuta Kārlis Ulmanisen estatu kolpearen ondoren.
Bigarren Mundu Gerran eta Sobietar Batasunak Letonia okupatu zuenean, Kalniņš Letoniako Kontseilu Zentrala erresistentzia mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen.
1944ko irailaren 8an Letoniako Estatuaren Berrezarkuntzaren Adierazpena sinatu zuen. Konstituzioaren arabera, eta parlamentuko lehendakari gisa, Letoniako behin-behineko lehendakari izendatu zuten. Hurrengo urtean hil zen Austrian.