Pavel Aleksandrov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pavel Aleksandrov
Paul S Alexandroff 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Noginsk1896ko apirilaren 25a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1982ko azaroaren 16a (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Doctor of Sciences in Physics and Mathematicsa
Tesi zuzendaria Dmitri Egorov
Doktorego ikaslea(k) Nikolay Shanin
Vadim Arsenyevich Efremovich
Aleksey Parkhomenko
Hizkuntzak errusiera
Ikaslea(k) Lev Pontryagin
Andrey Tikhonov
Aleksandr Gennadievich Kurosh
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Moskuko Estatu Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia

Pavel Sergeevitx Aleksandrov (Bogorodsk, Errusia, 1896ko apirilaren 25a (juliotar egutegian) edo maiatzaren 7a (gregoriotar egutegian) - Mosku, 1982ko azaroaren 16a) errusiar matematikaria izan zen. Lehenengo ikasketak Smolensken egin zituen, eta 1913an graduatu zen. Moskuko Unibertsitatean Stepanovekin ikasi zuen, eta hark bultzatuta Egoroven mintegietara joan zen. 1915ean bere lehen froga garrantzitsua aurkeztu zuen. 1920-1921 urteak Smolensken igaro zituen, unibertsitatean eskolak ematen. Urte haietan Urysohn matematikaria ezagutu zuen, eta handik aurrera lankide izan ziren. Ikasketak bukatu ondoren, Moskuko Unibertsitateko irakasle hautatu zuten, eta bertan topologia, analisia eta Galoisen teoria irakatsi zituen. Urysohnekin batera, Hausdorff, Fréchet eta beste matematikari batzuek topologiaren arloan sortutako teoria aurrera eraman zuen. Besteak beste, espazio trinkoen kontzeptua asmatu zuten. 1926etik aurrera Hopfen lankide izan zen, eta 1927-1928 ikasturtea Princetonen eman zuten; bertan Lefschetz, Veblen eta Alexander matematikariekin lan egin zuten. 1929an, Moskuko Unibertsitateko matematikako irakasle izendatu zuten. 1935ean Topologia izeneko liburua argitaratu zuen. Horrez gainera, Aleksandrovek 300 argitalpen zientifiko egin zituen; topologiako kontzeptu ugari asmatu zituen eta homologiaren teoriaren hastapenak ezarri zituen. Lan horrengatik guztiagatik ohore asko jaso zuen; elkarte eta akademia askotako kide izan zen, eta Stalin saria ere jaso zuen (1943).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]