Pavel Durov
Pavel Durov | |||
---|---|---|---|
(2013) | |||
2013 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Petersburgo, 1984ko urriaren 10a (39 urte) | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 1991) Errusia (1991ko abenduaren 25a - Saint Kitts eta Nevis (2013ko maiatzaren 22a - Arabiar Emirerri Batuak (2021eko otsaila - Frantzia (2021eko abuztuaren 23a - | ||
Bizilekua | Errusia | ||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||
Familia | |||
Aita | Valery Durov | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitateko Filologia fakultatea | ||
Hizkuntzak | errusiera ingelesa italiera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | informatikaria eta ekintzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Telegram FZ-LLC | ||
Lan nabarmenak | |||
Kidetza | Mensa | ||
Pavel Valeryevich Durov (errusieraz: Павел Валерьевич Дуров; Leningrado, Sobietar Batasuna — gaur egun San Petersburgo, Errusia —, 1984ko urriaren 10a) enpresari errusiarra da. VK (kontaktuan)[1] sare soziala eta Telegram[2] mezularitza aplikazioa sortzeagatik ezaguna.[3] Azken horren zuzendari exekutiboa da gaur egun.[4]
Durov Forbesen Milioidun Zerrendan sartu zuten 2023an, 11.500 milioi dolarreko patrimonioarekin. Telegramen jabetzak oinarritzen du, hein handi batean, haren fortuna.[5] 2024ko abuztuaren 25ean, Durov munduko 120. pertsonarik aberatsena zen, 15.500 milioi dolarreko patrimonioarekin;[6] 2022an, Arabiar Emirerri Batuetako erbesteratu aberatsena zela aitortu zuen Forbesek.[7] 2023ko otsailean, Arabian Businessek Dubaiko ekintzailerik boteretsuena izendatu zuen.[8]
2024ko abuztuan, Frantzian atxilotu zuten Durov,[9] bost egunetara askatu zuten bost milioiko fidantza ordaindu, zaintza judizialpean jarri eta 12 delitu egotzi ostean.[10] Atxiloketa polizia-ikerketaren parte izan zen, Telegram-en moderazio sistema ezagatik, agintariek uste dute jarduera kriminalen garapena ahalbidetzen dela.[11]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pavel Durov Leningraden jaio zen, Errusiako SESFen, baina haurtzaroaren zatirik handiena Turinen (Italia) igaro zuen, aita bertan baitzegoen lanean.[12] 2006an, San Petersburgoko Estatu Unibertsitateko Filologia Sailean graduatu zen.
Pavel Durov Semyon Petrovich Tulyakoven aitonak Bigarren Mundu Gerran borrokatu zuen. Armada Gorriaren 65. infanteria dibisioan. Krasnoborsky eta Gatchinskyko Leningradoko Fronteko borroketan parte hartu zuen; eta hiru aldiz izan zen zauritua; Izar Gorriaren Ordena, bigarren graduko Gerra Patriotikoaren Ordena, eta 40. Garaipenaren Eguna kondekorazioak jaso zituen.[13][14][15]
Duroven aita, Valery Semenovich Durov, Filologian doktorea da eta lan akademiko askoren egilea da. 1992tik San Petersburgoko Estatu-Unibertsitateko Filologia Fakultateko Filologia Klasikoko Saileko burua da.[16] 2022ko martxoan, Durovek hau idatzi zuen: "Nire amaren aldetik, nire familia-lerroa jarraitzen dut Kievetik. Haren ezkongabe izena ukrainarra da (Ivanenko), eta gaur egun senide asko ditugu Ukrainan bizi direnak".[17]
Nikolai Duroven anaia gazteena da, Telegram fundazioan anaiarekin bat egin zuen eta proiektuaren sustatzaile nagusi, programatzaile eta arkitekto gisa aritu zen.
Durov ez dago ezkonduta.[18] Dubain (Arabiar Emirerri Batuak) bizi da.[19]
Durov 2021eko abuztuan naturalizatu zuten Frantziako herritar gisa, eta orain Europako Batasuneko herritartasuna du.[20] 2021eko apirilean, Arabiar Emirerri Batuetako hiritartasuna ere jaso zuen.
Lan jarduna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]VK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitate garaian, Durovek oso popularra bilakatu zen foro herrikoia sortu zuen: spbgu.ru. 2006an Viyacheslav Mirilashvili klasekidea ezagutu zuen San Petersburgon. Viacheslavek gero eta ezagunagoa zen Facebook erakutsi zion Durovi, eta, horren ostean, Errusiarako sare sozial berri bat sortzea erabaki zuten. Lev Binzumovich Leviev, Viacheslav Mirilashiviliren kide israeldarra, hirugarren sortzaileetako bat bilakatu zen. Durov zuzendari exekutibo (CEO) bihurtu zen eta bere anaia nagusia, Nikolai, matematikako eta programazioko nazioarteko lehiaketen irabazle anitza, erakarri zuen tresna garatzeko.[21][22][23]
Durovek 2006ko irailean abiatu zuen VKontakte (kontaktuan) beta fasean. Hurrengo hilabetean, domeinu-izena erregistratu zuten: Vkontakte.ru.[24] Proiektu berria 2007ko urtarrilaren 19an erregistratu zen Errusiako Sozietate Anonimo gisa. Erabiltzaile kopurua milioi batera iritsi zen 2007ko uztailean eta 10 milioira 2008ko apirilean. 2008ko abenduan VK-k Odnoklassniki lehiakidea gainditu zuen Errusiako sare sozialen zerbitzu ezagunena bilakatuz.[25] Enpresak 3.000 milioi dolarreko balioa hartu zuen.[26]
2011n, San Petersburgon poliziarekin izandako liskar batean nahasita egon zen, gobernuak oposizioko politikarien orriak kentzeko eskatu zuenean, 2011ko Dumako hauteskundeen ostean; Durovek txakur baten argazkia argitaratu zuen, mihia ateratzen, txanoarekin burua estaliz. Polizia etxera joan zen haren bila, baina atea irekitzen ez zuenez joan egin ziren. Txakurraren irudia sticker famatua bilakatu zen gerora Telegram-en.[27][28]
2012an, Durovek haren aurpegiaren irudi bat argitaratu zuen publikoki, bere hatz erdia luzatuz Mail.ru taldeak VK erosteko egindako ahaleginari erantzunez.[29] 2013ko abenduan, Durovek bere akzioen %12 Ivan Tavrini saltzea erabaki zuen (une horretan, akzioen %40 Mail.ru taldearenak ziren, eta %48 United Capital Partners-enak). Geroago, Tavrinek Mail.ru taldeari birsaldu zizkion akzio horiek.[30][31][32][33]
VK-ko amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko apirilaren 1ean, Durovek dimisioa aurkeztu zuen administrazio kontseiluaren aurrean; hasieran, enpresak dimisioa berretsi zuen, otsailean hasitako Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrarekin lotura zuela uste zen.[34] Hala ere, Durovek berak baieztatu zuen Foolen 2014ko apirilaren 3an txantxa bat izan zela.[35][36]
2014ko apirilaren 16an, Durovek publikoki uko egin zion Ukrainako manifestarien datu pertsonalak Errusiako segurtasun agentziei emateari eta Alexei Navalnyk, errusiar politikariak, VKn zuen orria blokeatzeari.[37] Horren ordez, aginduen dokumentuak argitaratu zituen VK-ko bere webgunean, eskaerak legez kanpokoak zirela argudiatuta.[38][39]
2014ko apirilaren 21ean, Durov VK-ko zuzendari exekutibo gisa kaleratu zuten. Enpresak hilabete lehenago Durov-ek egindako dimisio gutuna hartu zuten aitzakitzat.[40][41] Geroago, Durovek argudiatu zuen Vladimir Putinen aliatuek hartu zutela bere gain konpainia, eta iradoki zuen erabiltzaileen xehetasun pertsonalak polizia federalari emateari uko egitearen eta Euromaidanen protesta-mugimenduan aritzen zen VK talde bateko kide ziren pertsonen xehetasun pertsonalak emateari uko egitearen ondorioa izan zela hura apartatzea.[41][42][41][42] Durovek Errusia utzi zuen eta "itzultzeko planik ez zuela" adierazi zuen, eta "herrialdea une honetan Interneteko negozioarekin bateraezina dela".[42][40]
Telegram
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiatik irtetean, Saint Kitts eta Nevis-eko hiritartasuna lortu zuen 250,000 dolarreko dohaintzan emanez herrialdeko Azukrearen Industria Dibertsifikatzeko Fundazioari eta 300 milioi dolar aseguratu zituen Suitzako bankuetan. Horri esker, Telegram bere hurrengo konpainiaren sorreran zentratu zen, izen bereko mezularitza zerbitzu zifratu batean fokatuta. Telegramek Berlinen zuen egoitza, eta geroago Dubaira lekualdatu zen.[43]
2018ko urtarrilean, Durovek iragarri zuen, Telegramen arrakasta gero eta handiagoa monetizatu nahian, "Gram" kriptomoneta eta TON plataforma abiatzen ari zela.[44] Guztira 1.700 milioi dolar bildu zituen inbertitzaileengandik.[45] Enpresa horiek, ordea, ez zuten AEBetako Balore eta Truke Batzordearen arauak betetzen AEBtako Gobernuaren ustez, eta epaitegian Gram-ek inbertitzaileei dirua itzuli beharko lieketela adierazi zuen.[46]
2018an, Errusia Telegram blokeatzen saiatu zen, konpainiak Errusiako segurtasun zerbitzuekin elkarlanean aritzeari uko egin ostean. Segurtasun Zerbitzu Federaleko langile baten gutun filtratu batek adierazi zuen blokeoa benetan lotuta zegoela enpresak TON sarea kaleratzeko zuen asmoarekin.[47] Blokeatze saiakerak iraun zuen bitartean, Errusiako Kanpo Harremanetarako Ministerioak euren kanal ofizialak aplikazioan erabiltzen jarraitu zituen. Blokeo agindua 2020an kendu zuten, bi urteko saiakeren ostean, zerbitzuak domeinu ezberdinak erabiliz saihestu zuena. Errusiako gobernuak Telegramek "terrorismoak aurre egitea" ahalbidetzen zuela adierazi zuen.[48][49][50][51]
Auzi juridikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko atxiloketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durov 2024ko abuztuaren 24an atxilotu zuten iruzurraren aurkako Frantziako bulegoko ofizialek, Frantziako aduanei atxikita, Le Bourget aireportuan, Pariseko aldirietan, bere jet pribatutik atera eta berehala.[4][52] Frantziako Polizia Judizial Nazionalak igorritako atxilotze agindu batean oinarritu zen Duroven atxiloketa, atariko ikerketa baten parte gisa.[53][54][55]
Bost egunetara askatu zuten bost milioiko fidantza ordaindu, zaintza judizialpean jarri eta 12 delitu egotzi ostean. Horrez gain bere seme-alabetako baten aurkako “indarkeria larriagatik” ikerketa ireki zioten Frantzian.[10]
Atxiloketa polizia-ikerketaren parte izan zen, Telegram-en moderazio sistema ezagatik, agintariek uste dute jarduera kriminalen garapena ahalbidetzen dela.[11]
Bizi ikuspegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durov libertarioa, abstemioa eta begetarianoa da.[56][57][58][59][60] Bizimodu aszetikoa duela dio, eta jabetza pertsonalen askatasuna sustatzen du.[61][62][63] Errusiarra, italiera eta ingelesa hitz egiten ditu. Gaztelania irakurriz ulertzeko gai da.
2011n 27 urte betetzean, milioi bat dolar eman zizkion Wikimedia Fundazioari.[64][65]
2012an hainbat manifestu argitaratu zituen Errusian egingo lituzkeen hobekuntzak zehazten.[66]
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiako Mark Zuckerberg moduan izendatua izan da.[67] 2014ko abuztuan, 30 urte baino gutxiagoko Ipar Europako lider oparoena gisa izendatu zuten.[68] 2017an, Young Global Leaders-ekin bat egiteko aukeratu zuten, Finlandia ordezkatuz.[69][70]
2018ko ekainaren 21ean, Kazakhstango Kazetarien Batasunak saria eman zion Durovi, "zentsuraren eta estatuek herritarren komunikazio askean duten interferentzien aurkako ekintzengatik". 2018an, Fortune aldizkariak Durov sartu zuen bere "40 urte baino gutxiagoko 40 pertsonen" zerrendan, negozioetan eragin handiena duten gazteen urteko sailkapenean.[71][72]
2023ko otsailean, Dubaiko ekintzailerik boteretsuena izendatu zuen Durov Arabian Business enpresak.[73]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Cook, James. (22 March 2015). «The incredible life of Pavel Durov – 'Russia's Mark Zuckerberg' who is raising $2 billion for his messaging app» Business Insider.
- ↑ (Ingelesez) «Why Telegram has become the hottest messaging app in the world» The Verge 25 February 2014.
- ↑ «Gero arte, Telegram?» Berria 2024-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
- ↑ a b «Telegramek adierazi du Frantzian atxilotutako bere buru Pavel Durov-ek ez duela ezer ezkutatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-08-28).
- ↑ (Ingelesez) «Forbes Billionaires 2023: The Richest People In The World» Forbes.
- ↑ (Ingelesez) «Forbes Billionaires 2024: The Richest People In The World» Forbes.
- ↑ (Ingelesez) «With $15.1B, Pavel Durov Is The Richest And Youngest Billionaire In The Middle East» Forbes Middle East 17 April 2022.
- ↑ «Dubai 100: Meet the 100 people you need to know in the emirate» Arabian Business 8 February 2023.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Detenido el CEO de Telegram en París acusado de favorecer el ciberacoso y el crimen organizado» naiz: 2024-08-25 (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ a b «Telegrameko sortzaile Pavel Durov aske utzi dute, baina zaintza judizialpean eta Frantziatik irtetea debekatuta» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Reuters. (2024-08-25). «Detenido en Francia el director general de Telegram, según medios» El País (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
- ↑ (Ingelesez) «Is Pavel Durov a Kremlin target?» Bloomberg 1 August 2013.
- ↑ (Ingelesez) Вконтакте 8 May 2015.
- ↑ «Фронтовой приказ № 692/н от 15.06.1945, страница 2» Электронный банк документов «Подвиг народа в Великой Отечественной войне 1941–1945 гг.».
- ↑ (Ingelesez) «Туляков Семен Петрович» Электронный банк документов «Подвиг народа в Великой Отечественной войне 1941–1945 гг.».
- ↑ (Errusieraz) Филологический факультет СПбГУ.
- ↑ «Telegram's Billionaire Founder Says He's Never Provided Ukrainians' Data To Russia» Forbes 7 March 2022.
- ↑ (Ingelesez) «Forbes Billionaires 2023: The Richest People In The World» Forbes.
- ↑ (Ingelesez) Meet Pavel Durov, the tech billionaire who founded Telegram, fled from Moscow 15 years ago after defying the Kremlin, and has a penchant for posting half-naked selfies on Instagram. Business Insider 28 March 2022.
- ↑ (Ingelesez) «Décret du 23 août 2021 portant naturalisation, réintégration, mention d'enfants mineurs bénéficiant de l'effet collectif attaché à l'acquisition de la nationalité française par leurs parents, francisation de noms et de prénoms et libération de l'allégeance française (Accès protégé)» www.legifrance.gouv.fr.
- ↑ Txantiloi:Russian Loshak, Andrei. (2019-10-16). История рунета. Бизнес: ОК, ВК и все-все-все. Radio Free Europe/Radio Liberty.
- ↑ (Ingelesez) Код Павла Дурова. Forbes 2011-06-24.
- ↑ Danny Hakim. (2 December 2014). «Once Celebrated in Russia, Programmer Pavel Durov Chooses Exile» New York Times.
- ↑ ISBN 978-3-642-28896-8..
- ↑ «Vkontakte Remains more popular than Facebook in Russia» Mynewsdesk.
- ↑ (Ingelesez) Vivienne Walt. (February 2016). With Telegram, A Reclusive Social Media Star Rises Again. Fortune.
- ↑ (Ingelesez) «The Pavel Durov Code: Five stories from the life of VK and its creator» Forbes 22 November 2012.
- ↑ Danny Hakim. (2 December 2014). «Once Celebrated in Russia, Programmer Pavel Durov Chooses Exile» New York Times.
- ↑ (Ingelesez) «The Pavel Durov Code: Five stories from the life of VK and its creator» Forbes 22 November 2012.
- ↑ (Ingelesez) «Достиг идеала: Павел Дуров продал свою долю "ВКонтакте" Ивану Таврину» Forbes Russia 1 April 2014.
- ↑ (Ingelesez) Vivienne Walt. (February 2016). With Telegram, A Reclusive Social Media Star Rises Again. Fortune.
- ↑ (Ingelesez) Mail.ru deal firms control over VKontakte. .
- ↑ «Russia's Mail.Ru buys remaining stake in VKontakte for $1.5 bln» Reuters 16 September 2014.
- ↑ (Ingelesez) No joke as 'Russian Facebook' founder resigns amid dispute (Update). 1 April 2014.
- ↑ «Going, going, gone – Pavel Durov quits VK» Rusbase 2 April 2014.
- ↑ (Ingelesez) «Founder of Social Network VK Pavel Durov Says Resignation as CEO was April Fools' Prank» The Moscow Times 4 March 2016.
- ↑ (Ingelesez) «Durov, Out For Good From VK.com, Plans A Mobile Social Network Outside Russia» TechCrunch 22 April 2014.
- ↑ (Ingelesez) Wall. .
- ↑ (Ingelesez) Wall. .
- ↑ a b (Ingelesez) «Durov, Out For Good From VK.com, Plans A Mobile Social Network Outside Russia» TechCrunch 22 April 2014.
- ↑ a b c (Ingelesez) «Vkontakte Founder Pavel Durov Learns He's Been Fired Through Media» The Moscow Times 22 April 2014.
- ↑ a b c "Pavel Durov left Russia after being pushed out", The Economic Times, 22 April 2014.
- ↑ (Ingelesez) Vivienne Walt. (February 2016). With Telegram, A Reclusive Social Media Star Rises Again. Fortune.
- ↑ (Ingelesez) «Telegram plans multi-billion dollar ICO for chat cryptocurrency» TechCrunch 8 January 2018.
- ↑ (Ingelesez) Liptak, Andrew. (2018-04-01). «Telegram has raised a total of $1.7 billion from its two pre-ICO sales» The Verge.
- ↑ (Ingelesez) Michael S. Sackheim, Nathan A. Howell, James B. Biery, Andrew P. Blake, Dominique Gallego, Teresa Wilton Harmon, James C. Munsell, David E Teitelbaum, Lilya Tessler, Allison Ross Stromberg, Daniel Engoren and Kristin S. Teager. (September 2, 2021). The Virtual Currency Regulation Review: USA. The Law Reviews.
- ↑ (Errusieraz) «РБК: Telegram блокируют из-за планов Дурова создать криптовалюту» Meduza 20 April 2018.
- ↑ (Ingelesez) «Russia lifts ban on Telegram messaging app after failing to block it» Reuters 18 June 2020.
- ↑ (Ingelesez) Cimpanu, Catalin. «Russia unbans Telegram» ZDNet.
- ↑ Txantiloi:Cite magazine
- ↑ (Ingelesez) Khurshudyan, Isabelle. (28 June 2020). «How the founder of the Telegram messaging app stood up to the Kremlin – and won» The Washingtong Post.
- ↑ (Ingelesez) Ataman, Joseph. (2024-08-24). «Telegram CEO Pavel Durov detained at airport in France» CNN.
- ↑ (Ingelesez) «INFO TF1/LCI : le fondateur et PDG de la messagerie Telegram interpellé en France» TF1 INFO 2024-08-24.
- ↑ Heller, Mathilda. (August 25, 2024). Founder and CEO of Telegram arrested at French airport on multiple charges. Jerusalem Post.
- ↑ Badshah, Nadeem. (2024-08-25). «Telegram app founder Pavel Durov reportedly arrested at French airport» The Guardian.
- ↑ Pavel Durov. .
- ↑ (Ingelesez) Дуров затроллил православных: Теме надо было писать "Бог" с большой буквы. Slon.ru.
- ↑ Txantiloi:RU Горелик А.. (17 February 2012). «Владелец ВКонтакте Павел Дуров раздает миллионы и ездит по Питеру на метро» Kp.ru - (Комсомольская правда).
- ↑ (Ingelesez) Ермаков А.. (24 April 2014). "Фонтанка" нашла Дурову страну. Fontanka.ru.
- ↑ (Ingelesez) Telegram App Is Booming but Needs AdvertisersTxantiloi:Sndand $700 Million Soon. Wall Street Journal 17 March 2021.
- ↑ (Ingelesez) Daisy Sindelar. (24 April 2014). Durov, Activists Adjust Accordingly As Kremlin Cracks Down On Internet Rights. RadioFreeEurope.
- ↑ (Ingelesez) Деньги. Snob 4 June 2012.
- ↑ (Ingelesez) Eleonora Goldman. (10 October 2017). 7 health secrets from the founder of Russian social network VK. Russia beyond the headlines.
- ↑ (Ingelesez) «Founder of Facebook for Russia donates $1M to Wikipedia at DLD» VentureBeat 24 January 2012.
- ↑ Lamb, Brian. (25 September 2005). «Q&A: Jimmy Wales, Wikipedia founder» C-SPAN.
- ↑ (Ingelesez) «A Manifesto for 21st-Century Russia» Afisha 18 May 2012.
- ↑ (Ingelesez) «Pavel Durov, Russian Millionaire, Throws Money Paper Planes Onto Passersby» The Huffington Post 30 May 2012.
- ↑ «Pavel Durov the Most Promising Northern European Leader Under the Age of 30» Nordic Business Forum 2014-08-21.
- ↑ (Ingelesez) ExoAtlet CEO Ekaterina Bereziy named Young Global Leader by World Economic Forum. 16 May 2017.
- ↑ (Ingelesez) Young Global Leaders class of 2017. .
- ↑ (Ingelesez) «Telegram's Durov Awarded In Kazakhstan For Standing Against Censorship» Radio Free Europe/Radio Liberty 2018-06-21.
- ↑ «Pavel Durov» Fortune 2018-07-19.
- ↑ «Dubai 100: Meet the 100 people you need to know in the emirate» Arabian Business 8 February 2023.