Paviako gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Paviako gudua
1521-1526ko Italiar Gerra
Battle of Pavia 1525.PNG
Paviako gudua, Ruprecht Heller-en margolana
Data 1525eko otsailaren 24a
Lekua Pavia
Koordenatuak 45° 11′ 00″ N, 9° 09′ 00″ E / 45.1833°N,9.15°E / 45.1833; 9.15Koordenatuak: 45° 11′ 00″ N, 9° 09′ 00″ E / 45.1833°N,9.15°E / 45.1833; 9.15
Emaitza Espainiar Inperioaren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Pavillon royal de la France.svg Frantziako Erresuma

Charles V Arms-personal.svg Karlos V.aren inperioa:

Buruzagiak
Pavillon royal de la France.svg Frantzisko I.a Frantziakoa
Pavillon royal de la France.svg Françoises de Lorraine
Pavillon royal de la France.svg Richard de la Pole
Charles V Arms-personal.svg Karlos Lannoykoa
Charles V Arms-personal.svg Fernando de Ávalos
Charles V Arms-personal.svg Georg von Frundsberg
Charles V Arms-personal.svg Antonio de Leyva
Indarra
17.000 infanteria
6.500 zalditeria
53 kanoi
19.000 infanteria
4.000 zalditeria
17 kanoi
Galerak
15.000: hilak, zaurituak edo preso hartuak 500: hilak edo zaurituak

Paviako gudua Espainiaren eta Frantziaren arteko lehen gerrari (1521-1524) amaiera eman zion bataila izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1524ko urrian, Milanerria mende hartu nahi zuela, Frantzisko I.a Frantziako erregeak Alpeak igaro zituen, 50.000 gizonek osaturiko armada ahaltsuaren buru. Antonio de Leyva 7.500 soldadu espainiarrekin Pavian babestu zen frantses erregearen ibilbidea oztopatu nahirik, eta negu osoan iraun zuen bertan. Modu horretara, Karlos V.aren gudarosteak erasoa antolatzeko denbora izan zuen, Pescarako markesaren, Borboiko dukearen eta Karlos Lannoykoa, Napolesko erregeordearen agintaritzapean. 1525eko otsailaren 23an espainiarrek erasoa egin, eta, ondorengo egunean, Juan Urbietak eta beste gerlari batzuek Frantziako erregea preso hartu zuten. Hasieran, ez zekiten nor zen, baina, arropengatik, jauntxoren bat izango zela pentsatu zuten. Beren nagusiei esandakoan jakin zuten nor zen atxilotua.

Gudu honetan, su-armen (arkabuzen) nagusitasuna agerian geratu zen lehen aldiz altzairuzko arma luzeen aurrean. Horren ondorioz, gerra-taktikak erabat aldatu ziren. Enperadoreak bakearen baldintzak zuzenean eztabaidatu zituen atxilotuarekin, eta 1526an Madrilgo Ituna izenpetu zuten biek. Itun horren arabera, Frantziak Burgundiako dukerria eta borboitarren lurralde frantsesak (Artois) itzuli zituen, eta Italiaren gaineko asmoa (Milanerria, Napoles) alde batera utzi behar izan zuen. Ituna umiliagarria izan zen Frantziarentzat.

Epe luzera, garaipena kaltegarri gertatu zitzaion enperadoreari, zeren eta, Habsburgo etxeak hartutako indar handiaren beldur, frantses erregea, Klemente VII.a aita santua, Ingalaterrako erregea eta Italiako printzeak elkartu baitziren Espainiar Inperioaren aurka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paviako gudua Aldatu lotura Wikidatan