Orri-onddo hankabeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paxillus atrotomentosus» orritik birbideratua)
Orri-onddo hankabeltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaTapinellaceae
GeneroaTapinella
Espeziea Tapinella atrotomentosa
Šutara, 1992
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora damak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Orri-onddo hankabeltza.

Orri-onddo hankabeltza (Paxillus atrotomentosus) Paxillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Haragiaren gogortasunak eta zapore mingotsak janezina bihurtzen du. Toxikoa den susmoa ere badago.

Sinonimoa: Tapinella atrotomentosa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 20 cm arteko diametrokoa, batzuetan 30 cm-ra artekoa. Gaztetan ganbila, ondoren laua edo erdian hondoratuta, gehienetan eszentrikoa edo giltzurrun formakoa. Marroi-okre edo marroi ilun kolorekoa; euriarekin koloregabetu egiten da. Gainazala belusatua.

Orriak: Nahiko estu, zabalak, dekurrenteak, haragitik erraz bereiz daitezke, oinarrian elkarrekin lotuta, hauskorrak. Kolore okre-horixkakoak, zahartzean tanto marroiz zikinduak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: ilupaduna, kolore marroi-beltzaraneko estaldura lodi eta feltro itxurakoarekin. Sendoa eta zerbait eszentrikoa edo albo batera.

Haragia: Sendoa eta harroa, ertzetan horixka eta barrualdean zurixka. Usain ahula eta zapore mingotsa.[2]

Etimologia: Atrotomentosus epitetoa latinetik dator, “ater” = beltza, eta “tomentosus” = belusatua. Oinaren itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da jan gogorra eta mingotsa delako. Toxikoa ote den susmoa ere badago.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinaren estaldura belusatuak nahastezina egiten du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, koniferoen motzondoetan eta sustraietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako ekialdea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 89 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 366 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 180 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 473 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]